Itzuli

Egonkortasunaren bidean eta aurrekontuen inguruan akordioak lortzen jarraitzeko borondatea agertu du Geroa Baik

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak Koldo Martínezentzako hitzak eduki ditu gaur, Iruñeko Udalean bere zinegotzi akta utziko duela iragarri baitu. Azconak koalizioaren esker ona agertu nahi izan dio 
    Koldo Martínezi honek egindako lanagatik eta zerbitu publikoaren bere bokazioa nabarmendu du, bai eta Geroa Baiko zinegotziak Nafarroako politikagintzan uzten duen aztarna ezabaezina ere. 

    Halaber, Geroa Baik Foru Ganberaren hurrengo osoko bilkuran beste talde batzuekin batera defendatuko duen mozioa aurkeztu du Azconak. Azaldu duenez, Afganistan eta Iran bezalako herrialdeetan emakumeek pairatzen duten egoera salatzen du mozioak, herrialde horietan haien eskubideak sistematikoki urratzen baitira. “Amnistia Internazionala bezalako erakundeek zentzu honetan egiten duten eskaera jaso dugu, nazioarteko komunitatea egoera honen gainean zeharo erantzule den heinean, erakundeei erantzutea eskatzen baitigute”, adierazi du Azconak. Halaber, Geroa Baiko bozeramaileak bere kezka agertu du eskuin muturrak izaten ari duen aitzinamenduaren aurrean, oraingo honetan Austrian, atzoko hauteskundeen emaitzak ikusita. 

    Aurrekontuen negoziazioari dagokionez, Azconakazpimarratu du garrantzia handiko egunak datozela aurki, eta Geroa Baik egonkortasunaren eta akordioaren bidetik jarraitzeko borondatea dela agertu du ere. 

    Geroa Bairen bozeramaileak gainera Saharako errefuxiatuen kanpamentuei bere elkartasuna helarazi die, pasa den iraileko 22 eta 23 egunetan izandako eurite bortitzek uholde larriak eragin baitituzte.

    Izena eman gure buletina jasotzeko