Eguesibarreko gazteria teknikari plazarako lehiaketa-oposizioan euskara ez dela nahikoa baloratzen salatu du Geroa Baik
Koalizioaren aburuz, erabaki honekin Eguesibarreko gazteriaren esparruan euskararen presentzia oztopatzen du UPNk
Eguesibarreko gazteria teknikari plaza betetzeko lehiaketa-oposizioaren testuinguruan, Eguesibarreko Geroa Baik bere gaitzespen osoa agertu du Gobernu Taldeak euskararen ezagutza beste atzerriko hizkuntzen modu berean baloratzeko hartu duen erabakiaren aurrean.
Koalizioak pasa den ekainean salatu zuen jada UPN, PP, PSOE eta Eguesibar Bizi taldeek, plaza hori betetzeko euskararen ezagutza derrigorrezko baldintza izateko aukera blokeatu izana. Ordu hartan, alkateak ziurtatu zuen euskara zerbitzua ematen jarraituko zela, hala ere, orain 1,4 puntuko puntuazioa ezarri da bai euskararentzako bai eta ingelera, frantsesa edo alemanierarentzako. Geroa Bairen aburuz puntuazio hau ez da inolaz ere nahikoa eta gure hizkuntza propioaren gutxiespen argia da.
Koalizioak gogorarazi duenez, maiatzean PSN eta Eguesibar Bizi taldeek hartutako erabakiak, plaza horrentzako eskatzen zen euskararen ezagutza maila mugatu zuen jada, eta berriki UPNren Gobernuak hartutako neurriak atzera pausoa dakar, Eguesibarreko gazteriaren esparruan euskararen presentzia oraindik gehiago oztopatuz. Koalizioaren iritziz garrantzitsua da nabarmentzea Udalerrian eskola-adina dutenen %30 baino gehiagok D ereduan ikasten dutela, eta beste ehuneko handi batek A ereduan egiten dutela, erabaki honekin gazteria teknikariaren aldetik euskarazko arreta jasotzeko aukerak modu larrian mugatuz.
Eguesibarreko Geroa Baik euskararen defentsarekin bere konpromisoa berretsi nahi du eta Eguesibarreko gazte guztiek zerbitzu publiko guztietan jasotzen duten arreta, gazteriarekin harremana duten zerbitzuetan barne, euskaraz ere izateko duten eskubidea bermatzea eskatuko du.