Itzuli

Eguesibarreko Geroa Baik Eguesibarreko udala premiatu du elementu amankomunak hobetu ditzan

Koalizioak ohartarazi duenez, premiazkoa da farolen berrikusketa lanak egitea, pintadan ezabatzea eta haurrentzako parkeetan hobekuntzak burutzea

    Eguesibarreko Geroa Baik bailarakok Udala premiatu du udalerriko elementu amankomun ezberdinak hobetzeko lanei lehenbailehen ekin diezaion, bizilagunek behin eta berriro egindako eskakizunei erantzunez horrela.

    Eskaera nagusien artean, farolen egoera berrikusteko beharra azpimarratu du koalizioak, pasa den astean horietako bat bat-batean Azaroak 25 Pasealekuan erori ondoren, jakinik gainera Sarrigurenen jende gehien batzen duen tokia dela, eta haur asko egon ohi dela bertan. Geroa Baik ohartarazi duenez, farola askok azpialdea herdoildurik dute, eta konponbideak ematea planteatzen du, hots horien guztien berrikusketa, oinarriak berriro hormigoitzea horrela haien egonkortasuna bermatzeko edo egoera okerrean daudenak aldatzea.

    Halaber, fatxada eta espazio publiko askotan dauden pintadak lehenbailehen garbitzearen beharra azpimarratu du udal taldeak, eta udalak lehentasuna eman diezaiola Joakin Lizarraga Ikastetxe Publikoan dagoenari, eskola eraikin batean dagoenez bereziki larria baita hori.

    Azkenik, Eguesibarreko haurrentzako parkeen egoeraren balorapen globala egitea eskatu du koalizioak. Ibiriku edo Badostain bezalako kontzejuetan, bai eta Sarrigurengo parke askotan ere, egiturazko urritasunak antzeman dira, mantentze falta eta oinarrizko elementuen gabezia ere. “Parkeak sozializatzeko eta integraziorako guneak dira, txikientzako garrantzia berezia dutenak gainera, horregatik nahitaezkoa da horien erabilgarritasun egoera ezin hobea izatea”, azpimarratu du formakuntzak.

    Eguesibarreko Geroa Baik gune urbanizatu eta espazio amankomunen zaintza eta mantentze lanak eskatzen ditu, kasu askotan utzikeria sintomak baitituzte eta gutxieneko zaharberritze lanak behar baitituzte. Koalizioaren aburuz Eguesibarreko elementu amankomunen mantentzea asko hobetu daiteke eta Udala premiatzen du elementu horien gaineko arreta areagotu dezan eta egin beharreko hobekuntzei ekin diezaien.

    Izena eman gure buletina jasotzeko