Eguesibarreko Geroa Baik eskandaluzkoa deritzo Navarra Sumak Eguesibarko Tabernaren kasutik Udalaren herri-salaketa erretiratu izana
Koalizioak salatu duenez Na+ taldeak erantzukizunak garbitzeaz arduratu ordez modu arduragabean Josetxo Andía UPNko alkate ohiaren eta Carolina Potau zinegotzi ohiaren epaiketa ekiditea erabaki du
Eguesibarreko Geroa Bairen udal taldeak “eskandaluzkoa” deritzo “Navarra Sumak, aldebakartasunez, Sarrigurengo kirol instalazioetako taberna-kafetegiko moduluen desagerpenagatik irekirik zegoen kausan Eguesibarko Udalak egindako salaketa partikularra erretiratu izana, ahozko bista egin baino 12 egun aurretik”.
Eguesibarko Geroa Baik salatu duenez “Navarra Sumak bailarako herritarren interesa zaindu eta ondasun publiko baten desagerpenaren aurrean erantzukizunak garbitzen lan egin ordez, Eguesibarreko tabernako moduluak 150.000 euro baino gehiagotan baloraturiko ondasun publikoa baitira, bere funtzioen utzikeria egin du kausatik aldenduz, alderdi interes hutsek eraginda eta modu zeharo arduragabean gainera, nahiz eta Probintzia Auzitegiak ahozko epaiketa irekitzeko delitu zantzuak ikusi dituen”.
Halaber, Geroa Bairen udal taldeak “Navarra Sumaren obskurantismoa eta gardentasun eza” gaitzetsi ditu, “akordioa azaroaren 8ko Tokiko Gobernu Batzordean hartu baitzen eta ez da dokumentaziorik existitu azaroaren 11ra arte, Geroa Baik eskatu zuelarik orduan”. “Zalantzarik gabe, jarduteko modu opako baten aurrean gaude, bere erabakiak herritarren elkarbanatu nahi ez dituztenen aurrean, gainontzeko zinegotziei ezjakintasuna eta babesgabetasuna eraginez”, salatu du.
Geroa Bairen udal taldeak gogorarazi duenez, bista azaroaren 21erako aurreikusia zegoen eta Probintzia Auzitegiko Bigarren Sekzioko akusatuen aulkian Josetxo Andía UPNko alkate izandakoa, eta Carolina Potau garai hartan UPNkoa ere zen Ogasun zinegotzi arduraduna eseriko zituen, Udalak balizko prebarikazio, bidegabeko erabiltze eta bidegabeko jabetze delitu zantzuak ikusita salaturik”. Andía eta Potauk 4,5 urteko gartzela eta 8 urteko gaitasungabetze zigor eskaerei egiten zieten aurre. Navarra Sumak Gobernu Batzordean hartutako erabakiak ahozko bista hau ekiditen du eta edozein delitutik aske uzten ditu.
“Navarra Sumak egindakoaren larritasunaren aurrean”, Eguesibarko Geroa Bairen udal taldeak “Bailarako herritarren interesak defendatzeko bere konpromisoa” berresten du, “bereziki bizilagunentzako kalte nabarmena ekarri duten jardueren aurrean”. Horregatik, udal gobernuari galdera egin diote “Eguesibarko herritarren pairatutako ondasun galera berreskuratzeko burutuko dituzten ekintzak zeintzuk diren jakiteko”.