Itzuli

Eguesibarreko Geroa Baik ibarreko egoera ekonomikoari buruzko Kontuen Ganberaren txostena eskatu dio Udalari

Eguesibarreko Geroa Baik eskabidea erregistratu du Eguesibarreko Udalean, honek Kontuen Ganberari eska diezaion 2013ko martxoa eta 2019ko ekaina bitarteko epealdiaren fiskalizazio txostena egin dezan, Alfonso Etxeberria Eguesibarreko Alkatetzan egon zeneko epealdikoa alegia.

Foru Ganberan Geroa Bairen parlamentu taldeak gainera, eskakizun hau erregistratu du ere Kontuen Ganberari zuzenean zuzendurik.

Eguesibarreko Udalean Geroa Bairen udal taldeak ziurtatu duenez “gardentasunari begira, azken sei urteen fiskalizazio txostena egitea egokia iruditzen zaigu, urte horietan Geroa Baik kudeatu baitzuen Udala, hasiera batean PSN eta Izquierda-Ezkerrarekin eta ondoren EH Bildurekin”.

“Urte hauetan zehar, Kontuen Ganberak egindako auditoretzak aldekoak izan dira, baina Geroa Bai ibarraren kudeaketan egon den epealdian egindako ekarpenaren irudi leiala ezagutu nahi dugu”, ziurtatu du udal taldeak.

“Eguesibarreko Udalaren buru egindako kudeaketarekin harro gaude, eta uste dugu garrantzitsua dela kudeaketa honek Kontuen Ganberaren oniritzia eta babesa jasotzea, baita ere ezagutzeko zein alorretan hobetu daitekeen egindako kudeaketa eta fiskalizazioari eta kudeaketari dagokionez Kontuen Ganberaren gomendioak ezagutzeko ere”, azpimarratu du Eguesibarreko Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko