Eguesibarreko Geroa Baik modu positiboan baloratu ditu Sarrigurengo jaiak, bizikidetza eta partaidetza azpimarratuz, bai eta plaza jaienerdigunea izan den lehen aldia ere
Herriko Plaza berriaren arrakasta nabarmendu du koalizioak, bai eta jaien hasiera ostegunean izatearen finkatzea ere, bi ekimen hauek Geroa Baik bultzatu dituelarik
Eguesibarreko Geroa Baik balorapen oso positiboa egin du 2026ko Sarrigureneko jaien inguruan, giro bikaina izan baitute eta partaidetza maila handiarekin gainera.
Eguesibarreko bizilagunek jaiegun guztietan zehar agertutako jarrera alaia, zibikoa eta begirunetsua eskertu nahi du modu berezian koalizioak, jaiak berriro ere adin guztietako bizilagunentzako bizikidetza, topaketa eta gozamen gune izaten lagundu baitute.
Larunbat gauean jazotako gertakari isolatua gaitzesten du Geroa Baik, hainbat atxilotu eta bi polizia zauriturekin amaitu zena, azken hauei koalizioaren babesa helarazi nahi dielarik.
Aurtengo berritasun nabarmenen artean, Sarrigureneko Herriko Plaza berriak izan duen papera azpimarratzen du Geroa Baik, jaien benetako erdigunea bilakatu baita. Plaza berriari esker jarduerak kontzentratu dira, partaidetza mesedetu da eta topaketarako gune amankomuna sortu da, jai jarduera ezberdinak hobe integratuz eta ospakizunei kohesioa ematea ahalbidetuz.
Koalizioak gogorarazi duenez, azpiegitura hau koalizioak berak sustatu zuen, bai Eguesibarreko Udalean bai eta Nafarroako Parlamentuan ere. Zentzu honetan, Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Geroa Baik bi zuzenketa aurkeztu zituela azpimarratu dute: lehena proiektuaren idazketarako eta bigarren bat bere eraikuntzaren zati bat finantzatzeko.
“Jai hauetan zehar Herriko Plazak frogatu du Sarrigurenen benetako behar bati erantzuten diola. Gune zentral, ireki eta irisgarri bat edukitzea ahalbidetu du, bizikidetza eta herri partaidetza mesedetuz, horren jatorrian zegoen helburua erabat betez”, azpimarratu du Geroa Baitik.
Legegintzaldi honetan sustaturiko beste ekimen baten finkapena nabarmendu du ere koalizioak: jaien luzapena, ospakizunak ostegunean hasiz eta udalerriko jaiegun moduan jaietako ostirala ezartzea. Geroa Baik aurkeztutako proposamena eta Eguesibarreko Udalak aho batez onartua, orain frogatuz ekimen horren arrakasta, lehen egunetik erregistraturiko partaidetza maila handia ikusi ondoren.
“Partaidetza datuek eta herritarren erantzun mailak egiaztatu egiten dute jaiak luzatzeko erabakia egokia izan zela. Gaur esan dezakegu osteguna eta ostirala jaiegun moduan zeharo finkatu direla eta Sarrigurengo jaien nortasunaren zati direla jada”, nabarmendu du.
Hurrengo edizioetara begira, Geroa Bairen iritziz beti daude hobetu daitezkeen gauzak. Horien artean, gazte karparen kokalekua berrikustea planteatzen du koalizioak, jaigune guztien artean integrazio maila handiagoa bilatzeko.
Zentzu honetan, erdigunetik gertuago dagoen gune batean eta helduen karpatik gertu mantentzea proposatzen du, segurtasun arrazoiengatik bakarrik aldentzea ekidinez eta bizikidetza eta jaiguneen banaketa kohesionatuagoa uztartzea ahalbidetuko duten antolakuntza-konponbideen aldeko apustua eginez.
Eguesibarreko Geroa Baik halaber, jaien garapena egokia izaten lagundu duten pertsona eta zerbitzu guztien lana aitortu eta eskertu nahi du. Bereziki, kultura teknikaria, udaltzaingoa eta zerbitzu anitzak, haien dedikazioa jaien aurretik, jaien bitartean eta ondoren funtsezkoa izan baita jarduera guztien funtzionamendu zuzena bermatzeko eta herritar guztiek jaiekin gozatu ahal izateko.