Eguesibarreko Geroa Baik Navarra Sumaren gobernu taldearen ekimen eza salatu du
Alkateak Gobernu Batzordea pasa den ekainetik deitu ez duela ohartarazi du
Eguesibarreko Geroa Baik “Navarra Sumaren gobernu taldearen erabateko ekimen eza” salatu du, “pasa den ekainetik ez baitu Tokiko Gobernu Batzarra behin ere ez deitu”
Koalizioak azaldu duenez, “udako hilabeteetarako gutxienez hiru saio egutegiratuak egon arren, alkateak ez du organo hau deitu denboraldi honetan zehar”. “Dirudienez aisialdiak eta oporrek irabazi dute gobernatzeko erantzukizunaren aurrean”, ziurtatu Eguesibarreko Geroa Baik.
Koalizioak gainera gogorarazi duenez, “Gobernu Batzarrak organo eraginkorrenak dira, horietan ohiko udal gaiei irtenbidea emateaz gain, plegu eta kontratazioen baldintzak ezarriz eta beste antolakuntza eta gobernu erabakiei forma emanez”.
“Osasun krisialdi garai hauetan, herritarrekiko ardura ahalik eta handiena izan behar da, haien beharrizanei erantzun azkarra, argia eta zehatza emanez”. Horregatik guztiagatik, Eguesibarreko Geroa Baik “Tokiko Gobernu Batzarrak lehenbailehen berrezartzera premiatzen du, gure udalerriko funtsezko erabakitze organoa baita”.