Eguesibarreko Geroa Baik salatu du Nafarroako Auzitegi Administratiboak UPN-ren etengabeko manipulazioa desmuntatu duela
Eguesibarreko Geroa Baik UPNk Udala geldiarazteko etengabe egiten dituen saiakera baldarrak salatu nahi ditu. Nafarroako Auzitegi Administratiboak berriro ere desmuntatzen ditu UPNren alferrikako saiakerak.
Horrela, Udal taldeak azaldu du Nafarroako Auzitegi Administratiboak behin berriro ere Juan José González Eguesibarreko UPNko zinegotziak aurkeztutako helegitea artxibatu duela, jada bere boterean zegoen dokumentazioa eskatzen baitzuen.
Urte honetako maiatzean talde erregionalistak modu publikoan salatu zuen Geroa Bai gure taldea buru duen Eguesibarreko gobernu taldeak, 2017ko Gorraizeko Txupinazoa botako zuen pertsonaren hautaketa prozesuan informazioa ezkutatzen zuela.
Zentzu honetan, Joseba Orduña Navarro Kultura zinegotziak informatu zuen eskatzen zen dokumentazio guztia udal taldearen esku zegoela Udaleko idazkaritzan. Hori Nafarroako Auzitegi Administratiboak berretsi du bere 1340 zenbakia daraman ebazpenean, Juan José Gonzálezek jarritako gorako helegiteari dagozkion ekintzak artxibatzea ebatziz.
“Ekintza hauen artxiboarekin, argi geratu da guk partaidetza eta gardentasuna jarduten ez genuela zioten UPNren adierazpenak ez zirela egia, baizik eta dokumentazio osoa zutela jakinda, NAA-ra jo zutela, orain bere helegitea artxibatuz”, amaitu du Eguesibarreko Geroa Baik.