Eguesibarreko Geroa Baik salatu duenez Navarra Sumak "apetaren arabera" aukeratu du Gorraizko txupinazoa jaurtiko duen pertsona
Koalizioaren udal taldea NAAra joko du, etxebizitzetara bidalitako festa programa gazteleraz bakarrik idatzita baitago
Eguesibarreko Geroa Baik salatu duenez, Navarra Sumakoa den Eguesibarreko Udaleko Gobernu talde berriak apetaren arabera eta aldebakartasunez aukeratu du Gorraizko txupinazoa jaurtitzeko pertsona.
Koalizioaren udal taldearen aburuz, aurreko legegintzaldian Geroa Baiko udal taldeak egindako aurrerapenen aurkakoa da erabaki hau, erabaki jakin batzuk hartzeko orduan gardentasunari eta prozesu parte hartzaileei emandako bultzadaren aurkakoa alegia.
Eguesibarreko Geroa Baik gainera iragarri duenez, Nafarroako Auzitegi Administratibora joko du ere, etxebizitzetara bidali den festa programa gazteleraz bakarrik idatzita baitago, horren argudiaketan “mundu guztiak gaztelera ulertzen duela” edota “herritar guztiei orokorrean ez dagoela zuzendurik” azalduz, udal ordenantzak arautzen duena alegia.
Geroa Bairen Udal Taldearen iritziz, honek Udalak onartutako euskararen ordenantzaren aurka egiten du eta herritar elebidunei zein euskara bezalako Nafarroako hizkuntza propio bati errespetu falta bat da.