Itzuli

Eguesibarreko Geroa Baik Sarrigurenen kolunbario baten eraikuntza eskatu du

    Eguesibarreko Geroa Baik Sarrigurenen kolunbario baten eraikuntza eskatzeko mozio bat aurkeztu du. Zehazki, koalizioak Alkatetza premiatzen du hurrengo Hirigintza batzordean Sarrigurengo kolunbarioa kokatzeko egokiak diren tokiak aurkeztu ditzan, Udal Hirigintza Planaren aldaketa beharko luketen tokiak ere horien artean kontuan hartuz. Halaber, agur emateko aretodun kolunbario-eraikin baten zenbateko kostua edukiko lukeen azalduko duen memoria baloratua eskatzen du ere, eta azkenik Kontzejuekin elkarrizketak edukitzea eskatzen du Bailarako bizilagunen ehorzketak, bai lurrean bai eta nitxoetan, kontzejuetako hilerrietan bertan egiteko aukera aztertzeko.

    Geroa Baik azaldu duenez, “Kontzeju gehienek Hilerria dute, haien araudi propioekin, baina bizilagun gehien dituzten herriguneek, Gorraitz eta Sarriguren alegia, ez dute hilerririk”.

    “2022 urteko Iruñeko hilerriko datuak baloratzen baditugu, kasuen %78an errausketaren aukera hartzen dela aurkitzen dugu”, azaldu du koalizioa, “hortaz, ez dirudi beharrezkoa nitxo, panteoi eta lurreko ehorzketa dituen hilerri berri bat eraikitzea”. “Hala ere, egokia deritzogu udal kolunbario bat eraikitzea, bertan hildakoen errautsak jarri ahal izateko eta haien agurra egiteko toki bat edukitzeko”, defendatu du Geroa Baik. 

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko