Eguesibarreko Geroa Baik ziurtatu du bailarako herritarren interesak defendatzen jarraituko duela
Eguesibarreko Geroa Bai ez dago Agoizko Epaitegiak plazaratutako autuarekin ados, non ‘Egües Kasua’ deiturikoa artxibatzen den, eta gogorarazi du Bailarako Udalak helegitea jarri zuela bai Agoizko Epaitegian bai eta modu subsidiarioan Nafarroako Auzitegian ere, hortaz kasu hori oraindik ez da itxi.
Gainera, udal taldeak gogorarazi duenez, tabena mugikorraren desagerpenaren kasuan, Agoizko Epaitegiak kasua artxibatu zuen ere, eta ondoren bailarako herritarren interesen alde ebatzi zen. “Hasieratik esan dugu gure asmoa aukera guztiak agortzea zela eta oraindik ere dela Eguesibarreko herritarren interesak defendatzeko helburuarekin, eta hori da egiten jarraitzen duguna”, azpimarratu du.
Eguesibarreko Geroa Baik azaldu duenez Kontuen Ganberak eta Udaleko Ikerketa Batzordeak 50 irregulartasun baino gehiago antzeman zituzten Josetxo Andía UPNko alkatea izan zenaren kudeaketan, eta azpimarratu du “oso deigarria dela azken hilabeteetan kasuak emandako bira, ia diligentzia berririk hasi gabe, ikerketapean zeuden bederatzi pertsona egotetik, horietako bost UPNkoak eta lau Nasipa enpresakoak, kasua artxibatzera pasatuz; Andíaren irregulartasunak argitara eman zituzten pertsonen aurkako ikerketa bat hasiz gainera”.
Halaber, udal taldeak azaldu duenez Agoizko Epaitegiaren espedientea Kontuen Auzitegian dago orain, ahozko bistaren data finkatzeko zai, aurreko alkatea zen Josetxo Andíak kontularitza ardurarik ote zuen argi dezaten.
“Andía buru zuen UPNren kudeaketa, fondo publikoak kudeatzeko modu arduragabea izan zela uste dugu, Udalaren interesen aurka egin baitzen eta udal diru-kutxentzako kalte ekonomiko larria sortuz. Zorionez, Eguesibarreko Udala eta bailara bera jada ez dira albiste eta protagonista Andía eta UPNren jardueren ondorioz, baizik eta kudeaketa garden eta zintzoagatik, herritarrei merezi duten duintasuna itzultzen saiatzen ari garelarik”, amaitu du Geroa Bairen udal taldeak.