Itzuli

Eguesibarreko Geroa Bairen ustez UPN-k edukirik gabeko polemika bat berpiztu nahi du bere argudio faltaren aurrean

Eguesibarreko Geroa Bairen ustez UPNk edukirik gabeko polemika bat berpiztu nahi du Eguesibarreko Udal Gobernu taldea kritikatzeko argudio faltaren aurrean. Udal taldearen aburuz gainera, UPNk Datuen Babeserako legearen garrantzia ez du ezagutzen, “eta hura zorrozki betetzea zaindu beharra dugu”.

Eguesibarreko Geroa Baik azaldu duenez, pasa den urteko uztailaren 3an, Arartekoak ebazpena eman zuen Udala premiatuz prozesu parte hartzaileetako datuen trataerari eta babesari konponbide bat bilatzeko. Egun horretan bertan, partaidetza zinegotziak gai hau lantzen duen aholkulariaren ezagutzapean jarri zuen Arartekoaren ebazpena.

Abuztuaren 8an jada, ebazpen honekin nola jardun beharra zegoenari buruz erantzunik eduki gabe, eta Gorraizko jaietako txupinazoa jaurti behar duen pertsona edo kolektiboa erabakitzeko proposamen fasea aurrera ateratzeko beharraren aurrean eta bailarako herritarrei haien botoa emateko denbora emateko, Kultura zinegotziak proposamen fasea aurrera ateratzeko erabakia hartu zuen.

Abuztuaren 18an Kultura zinegotziak Udalaren prozesu parte hartzaileak ikertzen ari dituen aholkulariaren proposamen bat jaso zuen, prozesuen argitarapena Nafarroako Buletin Ofizialena zein Fitxeroen Base Nazionalean egitea gomendatuz. Horrela, abuztuaren 21ean buletina bidaltzen da.

“Botazioa egiteko denborarik egongo ez zela ulertuz, buletinak bere argitarapen erritmo propioa duelako, Kultura zinegotziak proposamenen bozkatzea bertan behera uzteko erabakia hartu zuen, NBOan ez baitzen argitaratu, prozesua Madrilgo fitxeroan ez zelako inskribatu, eta herritarrak iritsiko ez zenaren zain ez egoteko”, azaldu du Eguesibarreko Geroa Baik.

Horrela, gobernu taldeak txupinazoa jaurtitzeko bere aburuz, proposamenen artean, jaiei hasiera emateko meritu gehien zituen pertsona aukeratu zuen.

Irailaren 5ean fitxeroaren sorreraren iragarkia argitaratu zen NBOean eta Madrileko erregistroan bere inskripzioa. “Horregatik, behin tramiteak formalizatu ondoren, bozketa expres bat irakitzen da”, ziurtatu du udal taldeak.

“Egun horretan bertan Anchundia eta González Iturri UPNko zinegotziek txupinazoaren espedienteak eskatu zituzten, suziria nork jaurti behar duen proposamena egin zuten pertsona guztien datu disoziatuak emanez, Datuen Babeserako Legearen balizko urraketa bat ekiditeko modu honetan”, adierazi du udal taldeak.

Zentzu honetan, irailaren 26an kontsulta egiten zaio Datuen Babeserako Espainiako Agentziari, txupinazoa jaurtitzeko proposamenak egin dituzten pertsonen datuak publikoak diren edo ez jakiteko. Zinegotziek, konfidentzialtasun akordio bat sinatu ezkero eta sekretu betebeharra betetzen badute zinegotziek datu horiek ezagutzeko aukera dutela da Agentziaren erantzuna.

“Prozesu honetan nahasirik dauden teknikariez gain alorreko zinegotziaz gain, UPNko zinegotziek bakarrik ikusi dute espedientea, horren kopia bat prentsari filtratuz. Oso gai larria da hori, datuen babeserako balizko urraketa egin baitute, e-posta pertsonalak ere argitaratu baitira”, kritikatu du Eguesibarreko Geroa Baik.

Azkenik, bailaran bizi den edozein pertsonak txupinazoaren jaurtitzeari buruz proposamenak egitearen zilegitasuna defendatzen du. “Orain arte inoiz ez da publiko egin zein pertsona edo kolektibo zegoen proposamenen atzean, herritarren erabakian eraginik ez egoteko juxtu. Baina zilegia deritzogu zinegotziek, bailarako herritarrek bezalaxe, gai honetarako pertsonak eta kolektiboak proposa ditzaten, sarietarako eta ohoreetarako egiten den moduan”, amaitu du Eguesibarreko Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko