EH Bildu eta Geroa Bai-k Uharte Aldatuz-en zinegotziaren zuzenketa eskatu dute
EH Bildu eta Geroa Baik Fran Espinosa Uharte Aldatuz udal taldearen zinegotziaren jokabidea salatu nahi dute, hilabeteak bait daramatza Uharten aldaketa lehertzeko ahal duen guztia egiten. Bi taldeek zinegotzi horren zuzenketa eskatu dute, orain gutxi jaurti dituen prebarikazio salaketen faltsuen aurrean, azkenean Alfredo Arruiz Uharteko alkatearen gaitzespen mozioa ere aurkeztu duelarik GIH eta PPrekin batera adostutako kanpainan.
EH Bildu eta Geroa Bairen aburuz, Uharteko Podemosekin harremana duen zinegotziak oposizioaren tuntun erabilgarriaren papera egiten ari du nozio hori aurkeztuz, bere atzean hauteskunde interes hutsa baitago. Funtsik ez duen mozio da eta GIH eta PPri lan zikina egiten dio, eta horrekin datorren eraso politikoa onartezina deritzogu. Zentzu horretan, EH Bildu eta Geroa Baik Nafarroako Podemos premiatu dute bere egituraren baitan dagoen pertsona horri buruz, formakuntzako Idazkari Nagusia izateko hautagai izan zen eta, euren jarrera zein den esan dezaten.
Azkenik, eta eraso pertsonalen aurrean, bai eta oinarri juridikorik gabeko prebarikazio eta legez-kontrakoen salaketen aurrean, bi taldeek lege akzioak hasteko eskubidea gordetzen dute jarrera horrekin jarraitzen badu.