Itzuli

EH Bildu eta Geroa Baik bere kideen erantzukizuna eskatu dute Polizien Legea dela eta

EH Bildu eta Geroa Baiko parlamentu taldeek hogeita bi zuzenketa aurkeztu dizkiote gaur goizean Polizien Foru Legeari. Zuzenketak, Nafarroako Gobernuak emandako lege proiektuaren aspektu ezberdinak aldatzeko eginak, Foruzaingoko langileen ordezkarien ezagutzapean jarri dira Mahai sektorialean (UGT, CCOO, APF, SPF eta ELA).

Zuzenketetan lan jardunaldia bezalako aspektuetan sakontzen da, hori urteko 1.592 ordutan finkatuz, bai eta polizia ratioak edo lan baldintzak, soldata gehigarriak, ez betetzearen zigorrak edo bestelakoak. Zehazki, bi taldeen arabera, orain arte Foruzaingoko eta tokiko polizietako langileen ordezkariek mahai gainean jarritako aldarrikapenak jaso dira. Gainera, neurri hauek polizia ezberdinen artean “bateragarritasun, kooperazio eta kolaborazioaren planifikazioan aurrera” egitea ahalbidetuko dute.

Bestalde, gaur goizean Podemos eta Izquierda Ezkerra taldeek aurkeztutako osotasunari zuzenketaren aurrean eta horren ondorioz sortzen den egoeraren aurrean, bi taldeek iragarri dute programa akordioaren premiazko jarraipen batzordea eskatu dutela datorren astelehenerako, “lege hau esklusibotasun polizia sendoa eta foru Komunitateko beharretarako egokitutako eredu bat lortzeko bide zuzena baita, bai eta Parlamentura bidalitako Plan Zuzendariarekin koherentea ere”. Horregatik, “ardura” eskatu diote “inplikaturiko agente orori” eta gaur goizean alkateek eta tokiko hautetsiek lege honen alde egindako adierazpenak aintzat hartu dituzte.

Izena eman gure buletina jasotzeko