Itzuli

Geroa Bai, PSN eta EH Bilduk premiazko mozioa aurkeztu dute Nafarroari trafiko konpetentziaren transferentziaren defentsan

    Patxi Leuza Patxi Leuza

    EH Bildu, PSN eta Geroa Bairen udal taldeek premiazko mozioa defendatuko dute bihar Iruñeko Udaleko Lehendakaritza Batzordean, Nafarroari trafiko konpetentzien transferentzia egitearen egokitasuna babestuz. Zehazki, proposamenak bi akordio puntu ditu: lehenik, “Nafarroaren autogobernua defendatu eta Foruzaingoaren aldetik trafikoaren konpetentzia modu esklusiboan bereganatzea eta jardutea” eta, bigarrenik, “Nafarroak gai honetan eta besteetan bere eskumenak garatzeko eskubidearen aurka egiten diren eraso mediatiko eta politiko elektoralistak salatu”.  

     
    Mozio honen azalpenezko testuaren arabera trafiko konpetentzia esklusiboen transferentzia “Nafarroako erakundeen eskaera historikoa da”, eta gogorarazten duenez “Foru Hobekuntza bera da Nafarroak eskumen hau bereganatzeko eta garatzeko eskubidea ezartzen duena, hurrenez hurreneko gobernu zentralek behin eta berriro Nafarroari hori bera hitzemanez baina modu sistematikoan atzeratuz”. Egungo gobernu zentralaren eraketarekin, Pedro Sánchez presidenteak “hitzemandakoa betetzeko konpromisoa hartu zuela”, gogorarazten du testuak, aldi berean “aurretik zegoen ahobatezko ustezko akordioa” babesten ez duten eta “erabaki honen iragarpenaren aurka gogor” egiten duten formakuntzak daudela aurpegiratuz. “Izan ere, asteburu honetan bertan alderdi hauek Vox-ekin batera agertu dira Iruñean transferentzia honen aurka, lehen gobernu ardurak zituztenean mantentzen zuten jarrera ahaztuz”, gaineratzen du idazkiak.   
     
    “Nafarroaren autogobernuak eta bere subiranotasunak Nafarroako gainontzeko erakundeen defentsa merezi dutela uste dugu”, justifikatzen dute bi akordio proposamenek, “bereziki horren aurka daudenen eta hura murriztu nahi dutenen aurrean, azken asteburuan Iruñean agerian geratu den moduan”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko