Itzuli

EH Bildu, PSN eta Geroa Baik premiazko Osoko Bilkura eskatu diote Iruñeko Alkateari zinegotzi berrien kargujabetzea gauzatzeko eta egungo udalbatzaren ordezkaritza bermatzeko

Elma Saiz eta Itziar Gómez zinegotzien dimisioen aurrean, irailaren 5eko osoko bilkuran 27 zinegotzitatik 25 egongo lirateke, udalbatzako gehiengo eta gutxiengoak aldatuz

Patxi Leuza Patxi Leuza

EH Bildu, PSN eta Geroa Baik abuztuaren 28 eta 29 bitartean egin beharreko Ez ohiko Osoko Bilkura eskatu diote Enrique Maya Iruñeko Alkateari, irailaren 5ean egingo den Udaleko Osoko Bilkuran ordezkaritza politikoaren egoera berezia ekiditeko helburuarekin. Egoera berezi horren jatorrian PSNko Elma Saiz eta Geroa Baiko Itziar Gómezen dimisioak daude, Nafarroako Gobernuko Kontseilari izendatuak izan baitira eta bi karguen bateraezintasunaren aurrean haien dimisioa aurkeztu behar izan baitute.

Hori dela eta, Osoko Bilkuraren Araudi Organikoarekin bat, irailaren 5eko Osko Bilkuran 27 zinegotzitatik 25ek bakarrik hartuko dute parte, Elma Saiz eta Itziar Gómez ordezkatuko dituzten zinegotzi berriek, hots PSNren aldetik Federico Colmenar eta Geroa Bairen aldetik Javier Leoz, ez baitituzte haien karguak 2019ko urriaren 3ko Osoko Bilkurara arte hartuko, modu horretan 2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan hautestontziek emandako udal gehiengo eta gutxiengoak aldatuz.

Ondorio hauek ekiditeko, bai eta egoera berezi honen ondorioz eman daitezkeen beste batzuk ekiditeko ere, EH Bildu, PSN eta Geroa Baiko udal taldeek premiaz Ez Ohiko Osoko Bilkura egitea eskatu diote Enrique Maya Alkateari. Deialdia egiteko Enrique Mayaren hasierako ezezkoaren aurrean, eta Osko Bilkuraren Araudi Organikoaren 47 artikuluari helduz, hala baitio “Udalbatzak ez ohiko bilkura egingo du Alkateak hala erabakia, Udalbatzaren arauzko kide kopuruaren laurdenak gutxienez eskatua, edo lege aginduz hala ezartzen denean”, hiru udal taldeek gaur goizean Udal Erregistroan aurkeztutako instantzia bitartez modu ofizialean eskatu diote Enrique Maya Alkateari Premiazko Ez Ohiko Osoko Bilkura dei dezan Elma Saiz eta Itziar Gómez zinegotzien kargu uztea aditzeko eta udalbatzaren akordio hau Hauteskunde Batzordeari helarazteko, modu horretan Hauteskunde Batzordeak zinegotzi berriei kredentzial berriak helarazi diezazkien Iraileko Osoko Bilkurarako.

Eskaera hori Joxe Abaurrea, Maider Beloki, Maraian Aldaia eta Amaia Izko zinegotziek sinatu dute EH Bildu udal taldearen aldetik, Maite Esporrin eta Xabier Sagardoyk PSNren udal taldearen aldetik eta Patxi Leuzak Geroa Bairen udal taldearen aldetik.

Izena eman gure buletina jasotzeko