Itzuli

Eibarko Armeria Eskolak ematen duen “Ondo Egindako lana” Saria jaso du Uxue Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos, Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak “Ondo Egindako Lana” saria jaso du gaur arratsaldean Eibarren. Armeria Eskolak antolatzen duen omenaldia eta saria da hau, eta haien jarduera profesionalean ondo egindako lanagatik nabarmendu diren pertsonekin elkarrizketak eginez baloreen lorpena sustatu eta mesedetzeko hausnarketa eta adierazpen espazio bat lortzea helburu duen programaren baitan eman diote saria. Programa honekin lanaren, esfortzuaren eta duintasunaren baloreen gainean komunitatea sentsibilizatu nahi da, bai eta balore horiek igorri ere.

    14 edizio honetan Barkosen ibilbide profesionala omendu nahi izan da, bai kazetaritzaren alorrean bai eta politikagintzan ere, bereziki politika beste modu batean egiteko agertu duen gaitasunagatik, bai eta aniztasunean eta errespetuan oinarritu den politikari baten zintzotasun eta dotoretasunagatik ere.

    Aurreko edizioetan Eusko Ikaskuntza, Mariano Ferrer kazetaria edo Abel Barriola pilotaria omendu dituzte, besteak beste.

    Arratsalde honetan Armeria Eskolaren Areto Nagusian saria eman baino lehen egin den omenaldi ekitaldian hitzaldia egin dute Xabier Lapitz kazetariarekin, bertan Barkosek gaur egungo une politikoari buruzko ideia eta hausnarketak elkarbanatuz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko