Itzuli

Emakumeen eskubideetan aurrera egingo duten neurri zehatzen alde egin du Geroa Baik jarrera alderdikoien aurrean eta trintxeran sartuta dagoen eskuinaren aurrean

Solanak ziurtatu duenez, “Berdintasunarentzako eskuinak eta eskuin muturrak duten arriskuari buruz ohartaraztea ez da nahikoa, politika eraginkorrak praktikan jartzea nahitaezkoa da”

    María Solana María Solana

    Emakumeen eskubideetan aurrera egingo duten neurri zehatzen alde egin du Geroa Baik, estatuko politikagintzan gehiegitan gailendu diren jarrera alderdikoien aurrean eta trintxeran sartuta dagoen eskuinaren aurrean, edozein aurrerapen sozialen aurka baitaude.

    María Solana Diputatuen Kongresurako koalizioaren hautagaiak ziurtatu duenez, “Nafarroan urte luzez burutu dugun lan diskretua, etengabea, zorrotza, eta juridikoki zein sozialki bideragarria izan dena, azken urteotan faltan egon da Espainiako politikagintzan Berdintasun alorrari dagokionez”.

    “Edozein aurrerapen sozialen aurrean trintxeran irmo dagoen eskuin politiko eta mediatikoa ikusi ditugu, baina baita ere benetako aurrerapen zehatzak lortzeko lankidetzan egotetik urrun egon diren Gobernuko bi alderdi, gehiegitan haien artean lehian egon baitira feminismoaren bandera nork bere egingo zuen frogatu nahian”, azpimarratu du Solanak.

    Geroa Bairen hautagaiaren aburuz, “Espainiako Gobernuan eta Kongresuan egoerak eskatzen zuen mailan egotea falta izan da, bai PSOEren aldetik bai eta Unidas Podemosen aldetik ere, emakumeentzako benetako aurrerapenak ekintza politikoaren erdian jartzeko helburua ez dute bete. Eta guztiona izan beharko lukeen kausa bat modu alderdikoian kapitalizatzeko saiakera gehiegi egon da ere”.

    Politika egiteko modu honen aurrean, Nafarroan Uxue Barkosen lehendakaritzapean, aldaketaren legegintzaldian zehar burutu zen lana baloratu du Solanak, “garrantzia handia izan duten fruituekin, hala nola Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko 17/2019 Foru Legea; LGTBI pertsonen Berdintasunerako 8/2017 Foru Legea; Sexu eta Ugalketa Osasunaren 103/2016 Foru Dekretua edo Skolae Hezkidetza programa”.

    “Neurri horiek guztiek eskuineko alderdien gaitzespena jaso zuten, sutsua askotan, baina Nafarroako gizartearen gehiengoak normaltasun osoz jaso zituen neurriok”, gogorarazi du.

    Geroa Bairen hautagaiaren aburuz, “hau da emakume eta gizonen arteko berdintasunerako politika publikoen esparruan jarraitu beharreko bidea”. Indar politikoen eta gizarte zibileko talde antolatuen arteko lan etengabe eta diskretua giltzarri da mendeetan zehar gure gizartean erroturik dauden egiturazko diskriminazioei buelta emateko”, azpimarratu du.

    “Txikia dela dakienaren umiltasunarekin, baina egitura politiko askoz ere handiago baten baitan dagoela jakinez ere, baina ongi egindako lanak ematen duen segurtasunarekin, Madrilera joan nahi dugu, Nafarroan duela 8 urte jada ezarri diren jardunbide egoki horiek erakustera”, nabarmendu du Solanak.

    Geroa Bairen hautagaiak ziurtatu duenez, “Berdintasunarentzako eskuinak eta eskuin muturrak duten arriskuari buruz ohartaraztea ez da nahikoa, gizarte osoaren onurarako benetako aurrerapausoak mesedetzeko politika eraginkorrak praktikan jartzea nahitaezkoa da ordea, eta bereziki, bazterkeria eta estigma gehien pairatzen duten sektore sozialen onurarako izango diren horiek”. “Geroa Baik asko du eskaintzeko, argi ditugun idealetatik abiatuz eta, bereziki, Nafarroako gizartearentzako benetakoa eta oso onuragarria izan den jardunbide politikotik abiatuz”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko