Energia krisialdia aukera bihurtzearen beharra eta energiaren esparruan ere autogobernu handiagoa lortzearen beharra azpimarratu ditu Geroa Baik
Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak egindako adierazpenetan, koalizioak Parlamentuko hurrengo osoko bilkuran defendatuko duen mozioa nabarmendu du, horren bitartez Estatuko Gobernua premiatuz energia trantsizioan aurre egiteko araudi ugari aldatu ditzan. Horrela, gizartea keztatu egiten duen gai baten inguruan kokatu nahi du eztabaida eta energia krisialdi hau aukera batean bihurtzeko beharra eta energia esparruan ere autogobernu handiagoa lortzeko beharra azpimarratu ditu, baina bereziki Nafarroak egoera hauei aurre egiteko gaitasun handiagoa bilatzeko beharra.
Bestalde, Nafarroako Parlamentuak VW Nafarroaren eta bere langileen aldeko adierazpen instituzional bat onartzeko gai izan ez izana deitoratu du Barkosek, Navarra Sumak bere abstentzioarekin, gainontzeko parlamentu taldeen babesa izan duen adierazpen hau blokeatzeko erabakia hartu baitu.