Itzuli

Eraikin Publikoetan agertutako pintaden zerrenda bat egingo du Baztango Geroa Baik horiek ezabatzeko

Modu honetan koalizioak aurrea hartu du gai hau udalbatzan planteatu eta Alkateak pintada horien jakinaren gainean ez zegoela ziurtatu ondoren

    Azken asteotan Araneko eraikin publikoetan, Elizondon bereziki, egin diren pintaden zerrenda bat egingo du Baztango Geroa Bairen udal taldeak, Udalak horiek garbitu ditzan.

    Pasa den urtarrilaren 8 eta 9an pintada ugari agertu ziren Arizkurenenea Kultura Etxeko eraikinaren atzeko aldean, hurrengo egunean kendu zirelarik. Hala ere, pintada ugari daude oraindik udal eraikin ezberdinetan.

    Koalizioak gai hau pasa den otsailaren 23ko osoko bilkuran azaldu ondoren eta alkateak horren jakinaren gainean ez zegoela adierazi ondoren, Baztango Geroa Baik aurrea hartzea erabaki du, kaltetutako elementuen zerrenda bat eginez, horietan garbiketa lanak egiteko helburuarekin.

    Horregatik guztiagatik, Aranean pintadak antzematen dituzten bizilagunak horien berri ematera animatzen ditu ere, Udalak horiek garbitzeari ekin diezaion.


     

    Izena eman gure buletina jasotzeko