Itzuli

Erligio irakasleen legearen indargabetzeak erregimen iragankor bat edukitzea proposatu du Geroa Baik lan eskubideak bermatzeko

     

     

    Erlijio irakasleei dagokien 15/2022 Foru Legea indargabetzeko, eta pertsona hauen lan eskubideak bermatzeko neurri sorta bat planteatzen dituen PSN eta Contigo Zurekin taldeek aurkeztutako Lege Proposamenaren eztabaidarako bi zuzenketa erregistratu ditu Geroa Baik, bihar Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran emango den eztabaidan aintzat har daitezen. 

     

    PSN eta Contigo Zurekin taldeek planteatzen duten 15/2022 Foru Legea indargabetzeko proposamenaren aurrean, Geroa Baik proposatu du arau honen indargabetzearekin batera erregimen iraunkor bat ezar dadila, kolektiboaren lan eskubideen mantentzea bermatzeko. 

     

    Geroa Bairen proposamenaren arabera, Foru Administraritzak ezingo du bere lan-harremana bertan behera utzi erlijio irakasleekin, hauek Foru Legea indarrean sartuko den datan, lan-harreman mugagabea edukiko balute. Era berean, irakaskuntza beharren bilakaeraren ondorioz egon daitezkeen jardunaldi aldaketak indarrean dagoen lan-legediarekin bat egotea planteatzen da, horrela objektibotasun, proportzionaltasun eta ez-diskriminazio printzipioak betetzea bermatuz. 

     

    Geroa Baik erregistraturiko zuzenketan ere planteatzen da Hezkuntza Departamentuak irakasle hauen lanpostu eta eginkizunak berrantolatu ahalko dituela, ezar daitekeen arau markoaren barruan, eta aldaketa hauek haien lan eskubide finkatuen galerarik ez badakarte beti. 

     

    Halaber, Geroa Bairen proposamenak dio Lege honen indargabetzearekin, lan kontratu mugagabea duten erlijio irakasleek legea indarrean sartuko den urtean 55 urte betetzen badituzte, haien kontratuen baldintzak bere osotasunean mantenduko direla, hala nola lan jardunaldia eta lan egonkortasuna, haien lan-harremana amaitu arte jubilazioa edo uko-egitea dela eta.

     

    Azkenik, hezkuntza alorrean elkarrizketak eta negoziazioak duten garrantzia gogorarazi du koalizioak, horregatik Carlos Gimeno kontseilaria premiatzen du elkarrizketa irekia mantendu dezan irekita dauden hezkuntza-gatazka ezberdinen aurrean, bai gobernukideekin, bai eta Nafarroako irakasleen kolektiboarekin eta hezkuntza zentroekin ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko