Itzuli

Eroparekin interkonexio eletrikorako gaitasuna areagotzera premiatu du Barkosek Gobernu zentrala itzalaldiaren ondoren

Foru senatariaren galderari erantzunez, Trantsizio Ekologikorako ministroak konpromisoa hartu du Nafarroatik doan Frantziako interkonexio elektrikoa bizkortzeko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Gobernu zentrala premiatu du gaur, pasa den apirilaren 28an gertatutako itzalaldiaren ondoren Europarekin interkonexio elektrikoaren gaitasuna areagotzeko, horrela Sara Aagersen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikoko ministroa premiatu du bere Ministerioak interkonexio proiektu hauen planifikazioa bizkortu dezan, besteak beste, Nafarroa gurutzatzen duena.

    Barkosek Gobernuari kontrol saioan Aagerseni gai honen inguruan galdetu ondoren, Trantsizio Ekologikoko ministroak interkonexio hau bizkortzeko konpromisoa hartu du, estrategikoa dela baiteritzo.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak modu positiboan baloratu du ministroaren erantzuna, izan ere, eta honek azpimarratu duenez, “premiazkoa da anbizioz eta konbikzioz interkonexio azpiegitura hauei heltzea, oso geldi egon baitira”, horregatik funtsezkotzat jo du ere proiektu hauen prozedimenduak bizkortzea, “herritarren ongizaterako hornidura elektrikoa erabat oinarrizkoa baita eta gure gizartearen segurtasun elementuetako bat hain zuzen ere hornidura elektrikoa delako”.

    Era berean, interkonexio elektrikorako azpiegitura hauek garatzearen premia defendatu du foru senatariak, “arrazoi ekonomiko, industrial eta politikoengatik”. “Eta, ziurrenik, gaur energia nuklearraren onura ulertezinei buruz hitz egiten dutenen argudioak isiltzeko modua da ere, energia berriztagarrien aldetik gaitasuna dugula ahazten baitute eta, bide batez esatearren, aberastasuna sortzen duten apustu industriala dira ere”, gaineratu du Barkosek.

    Halaber, Barkosek ziurtatu duenez, “ia irla energetiko moduan funtzionatzen dugun moduak ez digu ezer onik ekartzen”, horregatik kritikatu du Espainiak Europarekin duen interkonexioa Bruselak 2020 urterako eskatzen zuenaren %10etik urrun egotea, eta 2030 urterako %15 izan beharko lukeena gainera. “Ez gara %3ra iristen, eta datu hau behin eta berriro errepikatu behar dugu, horrekin azaltzen baita zergatik itzalaldiak zenbait gunetan bi ordu eskas iraun zuen eta zergatik penintsulako beste gune batzuetan orduak eta orduak”, ziurtatu du senatariak. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko