Erregai Fosilei buruzko Nazioarteko Itun bati babesa ematea bultzatu du Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan
Koalizioak mozio bat aurkeztu du, nazioarteko klima helburuekin lerrokaturik dagoen trantsizio energetiko zuzen baterantz aurrera egitearen aldeko apustua eginez
Klima larrialdiaren aurkako borrokan Nafarroak aurrerapausoa ematea proposatu du Geroa Baik, Erregai Fosilei buruzko Nazioarteko Itun baten alde eginez, erregai horien hedapenari amaiera jartzea ahalbidetzeko eta trantsizio energetiko zuzen eta parekide baterantz aurrera egiteko ere.
Horretarako, koalizioak mozio bat erregistratu Nafarroako Parlamentuko hurrengo osoko bilkuran eztabaidatu eta bozkatzeko, horren bitartez nazioarteko helburu klimatikoekin erakundeen konpromisoa sendotzea bilatuz, bai eta Foru Komunitatea klima-ekintzarekin abangoardian kokatzeko ere.
Nafarroako Parlamentuak Pariseko Klimaren Akordioaren helburuekin bere etengabeko konpromisoa berrestea planteatzen du ekimenak, bai eta IPCCk (Klima Aldaketaren Adituen Gobernu arteko Taldea, bere ingelerako sigletan) negutegi efektuko gasak murrizteko ezarritako helburuekin.
Halaber, Foru Ganberak Erregai Fosilei buruzko Itun baten aldeko deia modu formalean babestea proposatzen du mozioak. Horrekin koherentzian, Nafarroako Gobernua premiatzen da nazioarteko ekimen honen alde egin dezan eta herritarren artean ezagutarazteko neurriak sustatu ditzan, eztabaida publikoa sustatuz, bai eta inplikaturiko erakunde eta eragile sozialekin lankidetza sustatuz ere. Era berean, Gobernu zentralak itun honen alde egiteko eskaera jasotzen du ere proposamenak.
Azkenik, Nafarroako Parlamentuak, erregai fosilen mendekotasuna duten langileentzako, erkidegoentzako eta ekonomientzako trantsizio energetiko zuzen eta parekide baten aldeko jarrera berretsi behar duela defendatzen du Geroa Baik, inor atzean utzi gabe.
Klima krisialdi globalaren aurrean premiaz jardutearen beharra azpimarratu du Geroa Baik. Mikel Asiain Geroa Baiko parlamentariak azaldu duenez, “erregai fosilak klima larrialdiaren eragile nagusiak dira, negutegi efektua duten gas igorpenen %70 ingururen arduradunak, eta CO2 igorpenen ia %90renak”.
Parlamentariak azaldu duenez, “Erregai Fosilen Itunaren ekimenak tresna juridiko lotesle bat sortzearen alde egiten du, petrolioaren, gasaren eta ikatzaren hedapenari amaiera jartzeko eta trantsizio energetiko zuzen eta parekide baten alde eginez, zientziak gomendaturikoarekin bat”. Itun hau hiru ardatzetan oinarritzen da: proiektu berriak ez ugaritzea, egun daudenen deuseztapen parekide eta progresiboa eta trantsizio zuzen bati bultzada.
Zentzu honetan, Asiainek azpimarratu duenez, “bere eragin ezkorren arren, erregai fosilen kontsumoak gora egiten jarraitzen du maila globalean, eta 2030 baino lehen gobernuek erregai fosilen bikoitza baino gehiago ustiatzea aurreikusten dute”, gobernantza klimatikoaren mekanismo globalak sendotzearen beharra agerian utziz horrek.
Gainera, Pariseko Akordioaren egungo markoak, funtsezkoa izan arren, “ez dizkio murrizketa zuzenik ezartzen petrolioaren, gasaren eta ikatzaren ekoizpenei, eta ez du mekanismo zehatzik aurreikusten energia berriztagarrietarantz trantsizio zuzena egiteko”, itun berri honen egokitasuna sendotzen duelarik horrek.
Ekimen honi nazioarteko mailan ematen ari zaion babes geroz eta handiagoan kokatzen da Geroa Bairen mozioa, izan ere herrialde, erakunde, komunitate zientifiko eta antolakunde sozial askoren babesa du jada, eta klima aldaketaren aurkako borroka globalean, aktore konprometitu gisa kokatu nahi du Nafarroa.
Mikel Asiain