Itzuli

Erregimen amankomuneko autonomia erkidegoen zorra Estatuak bereganatuko duela eta, Nafarroarentzako oreka-mekanismoak eskatu dizkio Barkosek Monterori

“Foru Ogasunak ez zigortzeko konpromisoa akordioetan baino zerbait gehiagoan agertzeko konpromisoa” eskatu dio Gobernu zentralari

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak oreka-mekanismoak eskatu dizkio gaur María Jesús Montero lehen presidenteorde eta Ogasun ministroari, Estatuak Autonomia Erkidegoen zorraren zati bat bereganatzeak Nafarroa ez kaltetzeko.

    Gaur arratsaldean Senatuan egin den Gobernuaren kontrol saioan, Barkosek gai honen inguruko galdera egin dio Monterori eta Exekutibo zentralak gai hau konpontzeko bere konpromisoa agertu duela azpimarratu duen arren, “berriki Ministroen Kontseiluak onartu duen Jasangarritasun Finantzariorako Salbuespeneko Neurrien Lege Aurreproiektuan ez dago honi buruzko ezer ez”.

    “Ez diot hitzarmen edo itun ekonomikoari buruzko legeak egin behar direnik, baina bai Gobernuaren aldetik borondaterik ote dagoen jakin nahi dudala, foru ogasunak ez zigortzeko konpromisoa akordioetan baino zerbait gehiagotan agertu behar baita”, azpimarratu du.

    Zentzu honetan, foru senatariak Montero ministroari helarazi dio “aurreproiektua eta bere zioen azalpena ikusi ondoren, Geroa Baitik bat gatoz Gobernu zentraletik talka-neurriak ezarri ez izanak edo Bruselatik ezarritako ‘austerizidioak’, Autonomia Erkidegoen zorpetzea ekarri zuela, zorpetze hori ez-ohikoa izateaz gain, bidegabea ere izan zelarik”.

    Hala ere, Barkosek ministroari gogorarazi dio “egoera honek Erregimen Amankomuneko erkidegoengan bakarrik eragina izateaz gain, gainontzekoengan ere eragina izan zuela: Nafarroan edo EAEn alegia”, horregatik Gobernu zentrala premiatu du “haientzako oreka-mekanismoren bat aurreikus dezan”.

    “Presidenteorde anderea, zure Departamentuak berak Lehman Brothersen krisialdian zehar jazotako zorpetzearen gainean egiten dituen estimazioak COVIDaren krisialdian zehar jazotakoarekin alderatuz argia da: Bruselatik eta Administraritza zentraletik laguntza finantzarioa eskaintzeko politika publikoek zorraren balantze txikiagoa utzi dute azken krisialdi honetan eta hauxe bera da lege honekin konpondu nahi dena, baina berriro diot: erregimen amankomunetik kanpo zer gertatuko da?”, eskatu dio Barkosek.

    “Zuen Aurreproiektuan ere diozue, eta modu nabarmenean gainera,  Egonkortasun Finantzariorako 2/2012 Legeak  une hartan Erkidegoak zorpetzeko prozesuan eduki zuen eragina”, ziurtatu du Barkosek, horregatik “Konstituzioaren 135 artikuluaren erreforma oker hori eta 2012ko lege tamalgarriago hori ere gainditzera” premiatu du Gobernua.

    Izena eman gure buletina jasotzeko