Itzuli

Errenta ertain eta txikien fiskalitatea berrikustea, landa garapen jasangarria sustatuko duen fiskalitatea bultzatzea eta industria alorra mesedetuko duten neurriak proposatu ditu Azconak

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan eztabaida fiskalari erreparatu dio. Azconak azaldu duenez datozen asteetan Mahai Fiskalaren baitan lanari ekingo zaio berriro ere eta zentzu horretan ziurtatu duenez, “Geroa Baitik ongietorria ematen diegu Gobernuaren aldetik sare industrial eta ekonomikoari zuzendurik dauden proposamenei”. Azconak azpimarratu duenez, “garrantzitsuak direla deritzogun bi proposamen gehiago lantzen jarraituko dugu, hots errenta ertain eta txikien fiskalitatea berrikustea; bertan autonomoak ere sartuz, bai eta landa garapen jasangarria eta despopulazioaren aurkako borroka sustatzea”.

    “Modu positiboan baloratzen dugu gainera Nafarroako Gobernuak alor industrialerako neurriak Mahai Fiskalera ekartzea, sektorearentzako zerga pizgarri sorta bat egoteko aukera emanez, bere etekinak inbertitzen dituenari pizgarriak eskainiz, bai eta berritzen duen enpresariari, deskarbonizatzenduenari edo kalitatezko enplegua sortzen duenari ere”, nabarmendu du. 

    Beste gai batzuen artean, Geroa Baiko bozeramaileak bere kezka agertu du Sunsundegienpresari dagokionez. Irujo kontseilariak bere ekimenez Parlamentuan agerraldia egingo duela gogorarazi du, bai eta Departamentua inplikaturiko eragile guztiekin harreman estuan dagoela ere. Azconak azpimarratu duenez, “Dumarey-renerretiratzea berri txarra da”, eta “egoera zaila den arren, ez dago zalantzarik Nafarroako Gobernuak amaierara arte egingo duela lan enpresarekin, Ministerioarekin, sindikatuekin eta Udalarekin batera konponbide bat bilatzeko”.

    Azkenik, Geroa Bairen bozeramaileak azaldu du Geroa Baik lege proposamen bat erregistratu duela PSN, EH Bildu eta Contigo Zurekin taldeekin batera, Nafarroan etxebizitza eskuragarria edukitzeko eskubidearen alde, horrekin gaur egun indarrean dagoen arauan neurri berriak sartzea proposatuz etxebizitza eskuratzeko baldintzak hobetzeko helburuarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko