Errepide sarea hobetzeko inbertsioak egiteko Lurralde Kohesiorako departamentuarekin batera lanean ari da Geroa Bai
Koalizioak ekintza sorta berri bat proposatu du Uharten, Izarbeibarren eta Erdialde eskualdean
Geroa Bai Lurralde Kohesiorako Departamentuarekin batera lanean ari da Nafarroako errepide sarea hobetzeko neurri eta inbertsio sorta bat lantzen. Koalizioak ekintza sorta berri bat proposatu dio Departamentuari PA-30 errepidean Uharten, bai eta Izarbeibarren eta Erdialde eskualdean ere.
Zehazki, Geroa Baik PA-30 errepidean segurtasunaren hobetzerako ekintzak aurrera eramatea proposatzen du, koalizioaren udal taldeak burututako lanari bidea emanez, honen azken helburua behin betiko konponbide moduan ingurabidearen eraikuntza dela bistatik galdu gabe. Pablo Azcona foru parlamentariak azpimarratu duenez, “Itaroa merkatal zentroa Uharterekin lotuko duen pasabidea eraikitzeko konpromisoa behin lortu ondoren, PA-30 errepidearen inguruan oinezkoentzako segurtasunaren hobetzea funtsezkoa da”.
Geroa Baik gainera, NA-601 errepidean inbertsioak proposatu ditu ere, errepide honek Biurrun eta Lerin udalerriak lotzen dituelarik, bai eta eta Izarbeibarreko udalerri ugari gurutzatu ere, Mendigorria eta Larraga udalerrietatik pasaz ere. Azcona parlamentariak azaldu duenez, “ia bazterbiderik ez duen errepidea da hau, bihurgune estuak eta oso arriskutsuak diren malda gainaldeak edukitzeaz gain, bereziki Gares-Mendigorria tartean”. “Lehen sektoreko jarduera asko duen eskualdeak direnez, kontuan hartu beharra dago ere ganadua eta abiadura murriztuko ibilgailuak ere bertatik sarritan ibili ohi direla, hots traktoreak edo nekazaritzarako makineria”, azpimarratu du.
Geroa Baitik ere Departamentuari eskatu zaio Mendigorriko Andeloseko zubian hobekuntza eta kontserbazio lanak burutu ditzan, proiektua jada idatzirik baitago, bai eta Uxue eta Murillo el Frutoko udalen eskaerak kontuan har daitezen, bi udalerriak lotzen dituen NA-5311 errepideari dagokionez.
Azconak ziurtatu duenez, “bai hobekuntza lan hauek, bai eta lantzen ari ditugun beste batzuk, parlamentu taldearen eta lurraldeko eragileen eta toki erakundeen arteko lankidetzaren fruitu dira”. “Lankidetza ildo honetan jarraituko dugu Lurralde Kohesiorako Departamentuari Nafarroa osoko udalerrien behar eta eskaerak helarazteko”, amaitu du adieraziz Geroa Baiko parlamentariak.