Erriberriko Errege Jauregiko argiztapenaren berrikuntza begi onez jaso du Geroa Baik, Erdialde Eskualdeko turismoarentzako eta garapen jasangarrirako bultzada baita
Koalizioak gogorarazi du Estatuko inbertsio hau Koldo Martinez senatariak adostu zuela 2022ko Aurrekontuen markoak
Geroa Baik oso modu positiboan baloratu du Erriberriko Errege Jauregiaren argiztapen berria jada errealitatea izatea. Inaugurazioa bart izan zen, Nafarroako monumenturik bisitatuena den honen garrantzia azpimarratzeko eta Erdialde Eskualdearen garapen turistiko eta ekonomikoa bultzatzeko egindako ekitaldian.
Ministroen Kontseiluak dekretu-lege bidez 2022 urtean onartutako 300.000 euroko laguntza bati esker burutu dira argiztapenaren zaharberritze lanak, hala adostu baitzuen Geroa Baik Gobernu zentralarekin aurrekontuen negoziazioan. Orduan senataria zen Koldo Martínezek eta Ogasun Ministerioak negoziaturiko ekintza sortaren baitan kokatzen da inbertsio hau, horiek guztiak Nafarroarentzako estrategikoak diren azpiegiturak hobetzera bideratuak.
Ekintza hau azkenean gauzatzearen garrantzia azpimarratu du Geroa Baik, Erriberriko udalari funtsak eskualdatzea zailtzen zuten oztopo administratiboak gainditzeko behin baino gehiagotan eskatu behar izan ondoren. Dirulaguntza dekretu-lege bidez onartzeak, beharrezkoa zen inbertsio hau desblokeatzea ahalbidetu zuen.
Argiztapen sistema berriak kontsumo gutxiko LED teknologiarekin dihardu, horrekin Udalaren energia gastua modu nabarmenean gutxituz, aldi berean ondasun kultural honen argiztapenaren kalitatea hobetuz.
Geroa Bairen aburuz interbentzio honek Erriberriko Errege Jauregiaren posizionamendua sendotzen du lehen mailako erreferente turistiko moduan, tokiko eta eskualdeko ekonomian eragin zuzena izanik, eta etorkizuneko ikuspegiarekin ere, jasangarritasunean eta eraginkortasun energetikoan oinarrituz.
Modu honetan, koalizioak ondarearen defentsarekin bere konpromisoa berresten du, bai ta garapen jasangarri orekatuarekin eta Nafarroako eskualde guztien aurrerapen ekonomiko, kultural eta sozialaren hobetzearekin ere.