Itzuli

Erripagainan lan istripuan hildako langilearen heriotza deitoratu du Geroa Baik

    Arratsalde honetan Erripagainan eraikitzen ari den eraikin batetik erori eta hil den 32 urteko langilearen heriotza deitoratu du Geroa Baik, bai eta bere elkartasuna eta dolumina agertu bere senitarteko eta lagunei.

    Geroa Baik beharrezkoa deritzo lan istripuen gaitzari konponbidea jartzeko lanean jarraitzea eta langileen segurtasuna lehentasunezko kontua izan behar duela defendatzen du. Horregatik guztiagatik, lan prebentzioan aritzen diren eragile ezberdinen lankidetzarako deiaegin du berriro ere eta lan arloan segurtasun eta osasunari buruzko araudiaren betetze zorrotzaren garrantzia berretsi du ere.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko