Erripagaña auzoko bizilagunen beharrizanei erantzuna emateko foro eraginkor bat bultzatzeko konpromisoa hartu du Geroa Baik
Burlata, Iruñea, Eguesibar eta Uharteko Geroa Baiko ordezkariek, María Solana foru parlamentariarekin batera, Bizilagunen Elkarteko ordezkariekin bilera egin dute
Erripagañako udalkide diren lau udaletako Geroa Baiko ordezkariek bertako bizilagunekin bilera egiteko aukera izan dute, horrela bizilagunen egoeraren analisi xehea eginez, defizit nagusiak zeintzuk diren ezagutuz eta premiazkoenak diren beharrak zeintzuk diren ikusiz ere. Azken hauen artean, eta Erripagañako bizilagunek helarazi dutenez, Osasun Etxea, kirol instalazioak, 0-3 eskola edo Lehen Hezkuntzarako zentroen beharra dira nagusienak.
Geroa Baitik gogorarazi dutenez, horiek dira Foru Gobernuari bermatzea dagozkion zerbitzuak eta Gobernuaren ardura diren heinean, lehenbailehen horiei heltzeko konpromisoa hartu dute. Udalkide diren udaletan koalizioaren ordezkari direnek halaber ziurtatu dutenez, beste ezeren aurretik, bertako bizilagunen interesak eta eskubideak daude, beharrezkoak diren zerbitzuak eta arreta eskuratzeko eskubidea alegia, eta udal ordezkari moduan duten eginkizunari helduz, Gobernura joko dute eskakizun hau aldarrikatzera.
Dotazioez gain, hainbat zerbitzu amankomunekoak izateko berme gehien duen modua bilatzea eta gauzatzea premiazkoa da, hala nola kaleen garbiketa, lorategien mantentzea edo segurtasuna, Erripagaña guztiaren segurtasuna zainduko duten udaltzain edo poliziekin, udal bati edo besteari dagokion kale zatietara mugatu ordez, baturik dagoen auzo bat zatitu nahi duten muga administratiboak gaindituz.
Helburu honekin, eta gaur arte artikulatu diren mahai eta foro ezberdinek aurreikusitako helburua ez dutela lortu ikusirik, foro eraginkor bat bultzatzeko konpromisoa hartzen du Geroa Baik, inplikaturiko eragile guztiak elkartuko dituena eta erantzukizuna duten erakundeak buru edukiko dituena ere, bertan Erripagañako bizilagunen beharrei erantzuna emateko.