Itzuli

Esako urtegiaren handitze lanetan segurtasun berme guztiak eskatu ditu Geroa Baik

María Solana Kongresurako hautagaiaren iritziz beharrezkoa da eskualdeko bizilagunei lasaitasuna eta behin betiko erantzun bat ematea

    María Solana María Solana

    María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen hautagaiak “segurtasun berme guztiak” eskatu ditu “Esako urtegiaren handitze lanetarako”.

    Solanaren iritziz “lanen segurtasun baldintzei buruzko azterlan ezberdinen inguruan egondako okultismo eta desinformazioak eragindako nahastearen ondoren, beharrezkoa da eskualdeko bizilagunei lasaitasuna eta behin betiko erantzun bat ematea”.

    Geroa Bairen hautagaiaren aburuz “aditzera eman diren txosten batzuen erabateko arinkeria eta zehazgabetasunak, horiek plazaratzeko egon den atzerapenak edo batzuen eta besteen arteko kontraesan garrantzitsuek, ez dute lasaitasunik eskaintzen”. Horregatik, María Solanaren iritziz “benetako egoera argitzen saiatzeko azterlan independenteak planteatu beharra dago”.

    Solanak gogorarazi duenez “Esako urtegiaren handitze lanek hasiera batean 113 milioi euroko kostua izan behar zuten eta jada 500 erabili dira”. “Hainbeste intzidentziarekin, nahitaezkoa da bere bideragarritasun eta segurtasunaren gaineko zalantzak argituko dituen ebaluaketa bat egitea”, ziurtatu du.

    Geroa Bairen hautagaiaren arabera, “Esako urtegiaren segurtasunaren inguruan Estatuko erakundeek burututako jarduna salatzen jarraitu beharra dago”. “Geroa Bairentzako lehentasuna izaten jarraituko du honek eta eskualdeko bizilagunen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko erakunde guztietan lanean jarraituko du”, amaitu du adieraziz.

    Izena eman gure buletina jasotzeko