Itzuli

Esako urtegiaren segurtasunari buruz adituen nazioarteko taldeak egindako ebaluaketa ezagutzeko beharra berretsi du Geroa Baik

Unai Hualde Unai Hualde

Unai Hualde Geroa Baiko Foru Parlamentariak garrantzia osokoa deritzo Esako urtegiaren handitze proiektuaren segurtasunari buruz Nafarroako Gobernuak nazioarteko aditu taldeari eskatutako Txostenaren ondorioak 2018an ezagutzea, eta horri lotuta dauden arriskuen garapenarenak ere, nazioarteko mailan aurreratuenak diren arriskuen garapen eta analisi metodoak erabiliz.

Zentzu honetan, parlamentuko galdera baten bitartez, Hualdek orain arte egindako kudeaketei buruzko informazioa eskatu du eta Foru Gobernuari eskatu dio ondorio horiek edukitzeko epearen aurreikuspena zein den esan dezan. “Pertsona eta kolektibo askoren aldetik ziurgabetasun egoera dago, are gehiago CHEk berak aste honetan esan ondoren beharrezkoa dela handitzea eta ondoren urez betetzea, nahiz eta lanetan lau urtez egon ondoren magalak mugitzen jarraitu”, gaineratu du Foru Parlamentariak.

Azkenik, azpimarratu du “gogoratuko den moduan, orain dela hilabete batzuk Foru Gobernuak jada Akordio bidez eskatu ziola Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioari urtegiaren handitze lanak geldi zitzan Txosten bat eduki arte”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko