Itzuli

Eskuinak Uharteko herritarrei ekarritako egoera arduragabe eta gobernaezina birbideratu dela ziurtatu du Geroa Baik

Geroa Baik bere poza agertu du, eskuineko formakuntzek Uharteko herritarrei ekarritako egoera arduragabe eta gobernaezina birbideratu delako.

Koalizioak gainera adierazi duenez, alderdi kontserbadoreek eta estatu mailako formakuntzek Uharten eta Udalean bizi den egoeraren gaineko ezjakintasun osoa erakusten ari dute, eta azken asteotan egindako manipulazioak kritikatu ditu.

Geroa Baik ziurtatu duenez, uneoro mantendu du pasa den maiatzaren 26ko hauteskundeen ondoren hartutako konpromisoa, bai Nafarroako Parlamentuan bai eta ordezkaritza duen udal ezberdinetan boz gehien duen indar aurrerakoiari bere babesa eskainiz.

Koalizioak baloratu duenez, Udalean paralisi eta gobernaezinezko bi hilabeteren ondoren, Uharteko bizilagunei eragindako ziurgabetasuna argitu da azkenean, gobernu aurrerakoi, tinko eta egonkor batekin.

Azkenik, Geroa Baik zorte ona eta bere jardunean asmatzea opa dio Uharteko alkate berri den Alfredo Arruizi, eta Uharteko Udalean ordezkaritza duenetik jardun duen modu berean lanean jarraituko duela ziurtatu du, uhartearren bizitza positiboan egindako proposamenekin hobetzeko.

Izena eman gure buletina jasotzeko