Itzuli

Eskumen berriak lortzeko anbizio handiagoa eskatu du Geroa Baik

    Pablo Azcona Pablo Azcona

    Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren egindako adierazpenetan bere kezka agertu du azken Osoko bilkuran Chivite lehendakariak I+G+b eta Beken eskumenen transferentziari buruz Geroa Baik egin zion galderari emandako erantzuna dela eta. Chivitek legegintzaldi osoaren denbora tartea jarri izana deitoratu du Azconak, Sánchezek bere inbestidurarako hartutako konpromisoan sei hilabeteko epea ezarri baitzen transferentziak burutzeko. Azconak “anbizio handiagoa” eskatu du “gure autogobernu maila areagotzen jarraitzeko”. Gainera, azpimarratu duenez Geroa Baitik “ez diogu horri uko egingo eta Chiviteri deia egiten diogu bere anbizioa ez dezan gutxitu”. Geroa Baiko bozeramaileak gainera Lehendakaria premiatu du prozesu hauen buru jar dadin.

    Halaber, Aurrekontuen parlamentuko tramitazioa aipatu nahi izan du ere Pablo Azconak. Azaldu duenez, “Geroa Baitik bete betean gaude lanean aurrekontuen analisian eta hobetzean lauko akordioko beste indarrekin batera”. Eragile sozial eta lurralde eragileekin ere lanean ari dira eta, zentzu honetan, Geroa Baiko bozeramaileak UPNri galdera luzatu dio jakiteko ea agintean dauden udaletan, Nafarroako aurrekontuek udal horietarako zuzenketa edo proposamenik badute, horien gauzatzea erraztuko duen.

    Prentsaurrekoan Azconak ere bere doluminak helarazi nahi izan dizkio Juan Manuel Rubio erregionalistaren senitarteko eta lagunei.

    UPNko presidentetzara berriro ez aurkezteko Javier Esparzaren erabakiari buruz galdeturik, Pablo Azcona Geroa Baiko bozeramaileak bere “erabateko errespetua” adierazi du Javier Esparzaren erabaki “pertsonal” horren aurrean, bai eta “alderdien barne prozesuekiko errespetu osoa” ere. “Geroa Baitik azken urteotan egiten ari dugun hausnarketa bat” egin nahi izan du ere, “azken hilabeteetan nabarmena izan dena; ezin da Nafarroako politikagintza 2015 urtea baino lehenagoko modu berean begiratzen jarraitu, beste une batean gaude eta hor Geroa Baik funtsezko papera du”.

    Izena eman gure buletina jasotzeko