Itzuli

Espainiako eskuinak eta eskuin-muturrak Nafarroara lokatz politikoa berriro ekartzeko egin duten saiakera berria salatu du Uxue Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren Geroa Baiko bozeramaileak pasa den igandean Guardia Zibilari babesa agertzeko egin zen elkarretaratzeari erreparatu dio. Bozeramaileak azpimarratu duenez “Espainiako eskuinak eta eskuin-muturrak Nafarroara lokatz politikoa berriro ere ekartzeko saiakera berri baten aurrean gaude”. Horregatik Nafarroako Parlamentuan ordezkaritza duten formakuntzei galdetu die, UPN eta PPri alegia, ea Nafarroak trafikoaren eskumenaren transferentzia gauzatzearen aldekoak diren edo ez, hala jasotzen baita Foruaren Hobekuntzan.

    Halaber, Hitzarmen Ekonomikoaren ekarpena eguneratzeko Nafarroaren eta Estatuaren arteko akordioa aipatu du ere. Geroa Baiko bozeramaileak adierazi du Ogasun kontseilariaren agerraldiak, Nafarroak eta Estatuak emandako zifra ezberdinak azaltzeko balio izatea espero duela. “Kontseilariaren agerraldiaren zain egongo gara, zifren artean ezberdintasunak baitaude, Estatuak ikuspuntu zorrotzagoa du”, adierazi du, aldi berean iritziz “kasu honetan zifra oso ezberdinen arteko desadostasunak” direla.

    Eta azkenik, Mahai eta Eledunen Batzarraren saioan analizatzeko aukera izan duten Kontuen Ganberaren 2023 urterako Fiskalizaziorako Urteko Programa aipatu du Barkosek. Geroa Baiko bozeramaileak begi onez hartu du lan proposamen hau eta “anbizio handikoa eta interesgarria” dela esan du, aurreko urteen lan erritmoa berreskuratu duela gaineratuz ere.

    Izena eman gure buletina jasotzeko