Itzuli

Esparzak etorkizun proiektuaren faltan mamu identitarioak astintzen aritzea salatu du Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez, Javier Esparza erregionalisten presidenteak Foro SERen gaur berriro frogatu du UPNk ez duela etorkizuneko Nafarroarentzako proiekturik, “mamu identitarioak astintzen ibili baita”. “Kezkagarria da gainera Esparza jaunak Ciudadanosekin bat egiteko prest dagoela ziurtatu izana, foruen eta Hitzarmenaren aurka argi dagoen alderdia baita, Nafarroaren autogobernua murriztea bilatuz gainera”, ziurtatu du Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko bozeramaileak”. 

“Javier Esparzak UPN proiektu ‘zentratua’ dela esan duen arren, afera identitarioetan bakarrik oinarritu den bere diskurtsoak susmoa ematen digu erreginonalistak 2015ean balio ez zitzaien, eta orain ere balioko ez dien proiektu zaharkitu berean gelditurik daudela”, gaineratu du.

Zentzu honetan, Martínezek azpimarratu du “UPNren kritikak egia erdietan oinarritzen direla, faltsutasunetan ez baldin badaude”. “Gobernu honek ez du ikurrina erakundeetan inposatu, ez eta euskara inori ere, ez du Nafarroaren errealitate instituzionala aldatzeko helbururik eta, zalantzarik gabe, ez du ETAren historia zuritzen”, nabarmendu du.

“Egungo Foru Exekutiboa herritarren interes orokorren alde ari da lanean, horren froga direlarik hezkuntzan murrizketen leheneratzea, itxarote zerrenden murrizketa, gizarte politiken aurrekontuetan hazkundea edota Euroeskualdea bezalako mugaz gaindiko proiektuetan eta nazioarteko proiektuetan Nafarroaren parte hartzea, maila guztietan gure garapenerako hain garrantzitsuak direnak, UPNren gobernuek aurrerapen eta garapen marko horietatik urrundu ondoren”, azpimarratu du.

Geroa Bairen parlamentuko eledunak gainera adierazi duenez, “UPN egungo Nafarroako gobernuaren aurrean berme bakarra dela esan du baina Gobernuan egondako urteen ondoren argi eta garbi geratu da UPN ez dela kudeaketa txarraren, dirukutxa publikoetan zorra sortzearen, Gizarte Politiketan, Hezkuntza eta Osasungintzan murrizketen, eta azpiegitura hondatzaileen eta itzalpeko dirusarien berme baino”.

Martínezen aburuz, “bitxia eta kezkagarria da aldi berean Esparza eta bere alderdia, Nafarroaren eta bere autogobernuaren defendatzaile gorenak direla esaten duten bitartean, Ciudadanosekin ituna egiteko prest egotea, indar horrek ugaritan kritikatu baitu gure Hitzarmen Ekonomikoa, forutasunaren funtsezko zutoina alegia”. “Honek bere norabide faltaren susmoa ematen digu, bere helburu bakarra besaulkia berreskuratzea denaren susmoa”, amaitu du parlamentuko bozeramaileak.

Izena eman gure buletina jasotzeko