Itzuli

Estatu mailan dauden konfrontazio alderdikoiak Nafarroara ekartzeko PP eta Vox alderdien ahaleginak salatu ditu Barkosek

Geroa Baiko bozeramaileak nabarmendu duenez formakuntza hauek haien gaitasun eza ezkutatzeko ekartzen ari dituzte gai hauek Nafarroara

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Foru Ganberako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren salatu duenez, “uneotan Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen ari diren gaiak eta ezegonkortasun instituzionala, bereziki hurrengo Estatuko gobernuaren ingurukoak ekarri nahi dituzte Alderdi Popularrak eta Vox-ek”. Barkosek azpimarratu duenez, “konfrontazio bila ari dira gai hauek Nafarroara ekartzeko ahaleginetan, Alderdi Popularraren eta Vox-en ahulezia propioak ezkutatzen saiatuz ere, ez baitira gobernu bat eratzeko akordioen bitartez aurrera ateratzeko gai”. 

    “Geroa Baitik ez dugu onartuko bi formakuntza politiko hauen ezgaitasun eta ezegonkortasun propioak ezkutatzen saiatzeko Nafarroa konfrontazio alderdikoi horren bidean sartzerik”

    Nafarroako Aurrekontu Orokorretan aurreikusten diren dirulaguntza nominatiboei buruz Kontuen Ganberak egindako txostenari buruz galdeturik, organo fiskalizatzailearen gomendioak kontuan hartzearen alde eta konponbide bat bilatzeko prest agertu da Geroa Baiko bozeramailea.

    Izena eman gure buletina jasotzeko