Estatuak oraindik Nafarroari zor dizkion inbertsio eta konpromisoak erreklamatu ditu Geroa Baik
María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak salatu duenez “ez PSOEk ez eta PPk ez dute Estatuko gobernu ezberdinetatik Foru Komunitatearekiko izan dituzten erantzukizunekin bete”
María Solana Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak azpimarratu duenez, “Estatuak oraindik Nafarroari zor dizkion inbertsioak aldarrikatzeko egon nahi Geroa Baik Madrilen; gure lurraldearen etorkizuna eraikitzeko beharrezkoak diren inbertsio eta konpromisoak”. Eta berean salatu duenez, “ez PSOEK ez eta PPk ez dute Estatuko gobernu ezberdinetatik Nafarroarekiko izan dituzten erantzukizunekin bete”.
“Aznarren 2002 urteko inbertsio akordiotik, Pepe Blanco sozialistaren promesetatik igaroz, inoiz ez dute haien konpromiso eta betebeharrekin bete. Legegintzaldi honetan Sánchezen ministroek ere bete ez duten modu berean”, salatu du Solanak.
Zentzu honetan, Geroa Bairen hautagaiak Nafarrentzako “zigor” moduan jo du “Madrilekin trenbide lotura egoki bat ez edukitzeaz gain, errepideak ere bide bikoitza ez edukitzea”. “Eta nafarrentzako zigor bat da ere ureztatzeko eta edateko kalitatezko urik ez edukitzea”, kritikatu du Solanak.
“Bestela esan diezagutela non dagoen Ubidearen bigarren fasearen eraikuntzari ekiteko finantzaketarako hitzarmena”, adierazi du. Halaber, “Ubidearen bigarren fasea eraikitzeko Sánchezen Gobernuari dagokion zatia noiz konprometituko duen” jakitea beharrezkoa dela esan du ere Solanak. “Lizitazioak iragartzea ez da nahikoa, Gobernu zentralaren aurrean tinko egon behar dugu bere zatia ordain dezan. Bestela, ez da obrarik egongo”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, Solanak nabarmendu du Geroa Bai dela Nafarroako gizon eta emakumeen interes orokorrak hoberen defendatzen dituen formakuntza. “Uxue Barkosen eskutik egin genuen Kongresuan, eta Koldo Martínezen eskutik Senatuan, frogatu daitezkeen egitateekin”, ziurtatu du.
Modu honetan, María Solanak azaldu duenez “urrutira joan gabe, 2022 urterako Estatuko Aurrekontu Orokorretan, Koldo Martínez gure senatariak inbertsio ugari adostea lortu zuen, hala nola 5,3 milioi Atarrabian urtero gertatzen diren uholdeak murrizteko lanak burutzeko; 5,2 milioi baino gehiago Zangozatik Eguesibarreraino joango den Iratiko bide berdearentzako; 4,1 milioi AP-68 autobidean Lodosatik Bilbora norantzako irteera egiteko; 2 milioi Eraikuntzaren Industrializaziorako Zentro Nazionala Iruñean egiteko; 300.000 euro Oliteko Gazteluaren argiztapen berrirako eta beste 300.000 Pirinioetan Hormigoizko Mugak proiektu memorialistikoarentzako”.
Azkenik, Diputatuen Kongresurako Geroa Bairen zerrendaburuak ziurtatu duenez “2002an adostutako sei ekintza hauek, 17 milioi euro baino gehiago batuz, frogatzen dute eserleku bakar batek, Geroa Bairen eserlekuak alegia, Nafarroaren interes orokorra ahots propioarekin, tinkotasunez, konpromiso politikoarekin, lanarekin eta ausardiarekin defendatu dezakeela”.
María Solana