Itzuli

Estatuaren eta Nafarroaren arteko aldebikotasun mekanismoak bermatu ditzan eskatu dio Senatuan Koldo Martínezek Sánchezi

Gaztentzako etxebizitza politiken martxan jartzea bizkortu dezan eskatu dio ere

    Koldo Martínez Koldo Martínez
    Estatuaren eta Nafarroaren arteko harremanetan aldebikotasuna bermatzen duten mekanismoak errespetatu eta bete ditzan eskatu dio gaur Koldo Martínez (Geroa Bai) Nafarroako senatari autonomikoak Pedro Sánchez Gobernuko presidenteari, honek Senatuan egindako agerraldian. 
    Gazteek etxebizitza eskuratu ahal izateko mekanismoak martxan jar ditzala eskatuz hasi du bere hizketaldia Koldo Martínezek Sánchezi erantzuteko txandan, alor honetan aurrera egitea ahalbidetzen duten legeen tramitazioan dagoen atzerapena gogoraraziz. 
    “Zure alderdiak eta Geroa Baik Nafarroan elkarrekin gobernatzen dugu gobernu programa aurrerakoi eta barneratzaile bat adostu ondoren. Eta bai, Presidente, zuen politiken zati handi bat elkarbanatzen dugu, baina beste batzuetan duzuen  gelditasuna deitoratzen dugu ere, hala nola gazteek etxebizitza eskuratu ahal izatea ahalbidetzean, zuen etxebizitza legea stand-by-ean baitago 2018ko urritik, bien bitartean Nafarroan pauso garrantzitsuak ematen ari ditugularik etxebizitza eskubidea hitz hutsak baino gehiago izan daitezen”. 
    Geroa Baiko senatariak Nafarroaren finantza autonomiaren defentsa sutsua egin du ere. Ildo horretan, foru ogasunaren zorpetze sabaia %4raino igo dezan eskatu du, gogorarazi duenez hori baita  AIREFek (Ardura Fiskalaren Autoritate Independentea) darabilen zifra, Gobernu zentralak onartutako %2,3aren aurrean. Hitzarmen Ekonomikoaren bosturtekoaren oinarriaren Batzorde Negoziatzailea lehenbailehen dei dadin eskatu du Koldo Martínezek. “Nafarroak jada egiten duen solidaritateaz gain, krisialdi urte hauetan zehar zein gainesfortzu egin beharko duen jakin beharra du”, azpimarratu du. 
    Egiteke dauden transferentziak eskatzerako orduan tinko agertu da ere Nafarroako senatari autonomikoa. “Leialtasunetik, gure Foru Komunitatearekin hartutako konpromisoak bete ditzazun eskatu behar dizut, hau da, egiteke dauden konpetentzia guztien transferentziak egin daitezen, gradualki bai, baina zalantza eta beldurrik gabe, elkarrekiko aitorpen eta leialtasunetik”. 
    Udalen diru-kutxa soberakinen zati bat Estatuko diru-kutxara lagatzeko Gobernu zentralaren eta Espainiako Udalerrien Federazioaren zati baten arteko akordioaren aurka Nafarroako Parlamentuak eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak agertutako  jarrera gogorarazi du Koldo Martínezek. “Herritarren beharrizanei aurre egiteko gure udalek haien diru-kutxa soberakin osoa eskuragarri edukitzea behar dugu. Diru hori haiena da. Horrela eskatu dizute, eta bidezkoa da!”, azpimarratu du Geroa Baiko senatariak. 
    Azkenik, Koldo Martínezek Sánchez premiatu du suspertze ekonomikorako Europako funtsen banaketan, 2030 Europako Estrategiarekin bat datozen plan zehatzetara bideratu dadin dirua, eta ez banaketa dadila “agian epe motzera tentagarriagoak diren baina koherentzia gutxiagokoak eta eraginkortasun gutxiagokoak diren beste formulen bitartez egin”, proiektuen interesaren araberako banaketaren ordez, populazioaren edo beste parametroen araberako banaketa planteatzen duten alderdiei erreferentzia eginez.

    Izena eman gure buletina jasotzeko