Estatuaren eta Nafarroaren arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa onetsi da
Parlamentuaren Osoko Bilkurak Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoaren aldaketa onetsi du gaur UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen aldeko botoekin eta Talde Mistoaren eta atxiki gabeko parlamentariaren aurkakoekin. Erabaki horrek bat egiten du Negoziazio Batzordean 2025eko apirilaren 11n sinatu zen akordioarekin, eta orain Gorte Nagusiek berretsi behar dute lege arrunt baten bitartez.
UPNren, PSNren, EH Bilduren, Geroa Bairen, PPNren eta Contigo-Zurekinen babesa dela medio, Erregelamenduaren IX. tituluaren arabera legebiltzarraren erabakiak behar zuen gehiengo osoa lortu da.
Mikel Asiain