Itzuli

Estatuko planifikazio elektrikoan lurraldetasun irizpidea ezartzea eskatuko dio Barkosek Aagesen ministroari

Nafarroaren errealitate industrial eta energetikoari egokitutako planifikazio elektrikoa defendatuko du Geroa Baiko senatariak datorren asteko kontrol saioan

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak Sara Aagesen hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikoko ministroari galdera egingo dio datorren astean Senatuan egingo den kontrol saioan, Gobernuak “Estatuko Planifikazio elektrikoan lurraldetasun irizpidea elementu objektibo moduan ezartzeko asmorik ote duen jakiteko”, Nafarroako Parlamentuak eta Foru Gobernuak planteatu duenari ildo berean.

    Zentzu honetan Barkosek ziurtatu duenez, “honakoa gai estrategikoa da Foru Komunitatearen garapen ekonomikoarentzako”, eta senatariaren iritziz, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak landutako Planifikazio Elektrikoaren egungo proposamenak ez ditu modu nahikoan jasotzen Nafarroa bezalako profil industriala duten lurraldeen beharrak. “Geroa Bain egoera honek kezkatu egiten gaitu, Foru Komunitatera inbertsio berriak erakartzeko gaitasuna mugatu baitezake horrek”, azpimarratu du Barkosek.

    Ildo honetan Barkosek gogorarazi duenez, “Nafarroak bere BPGren %31 gainditzen duen sektore industriala du, eta industria intentsiboaren ezarpena handia da ere, bi faktore horiek potentzia elektrikoaren beharretan, enpresen lehiakortasunean eta hazkunde ekonomikoan eragin zuzena dutelarik”.

    Modu honetan, “Nafarroaren errealitate industrial eta energetikoari erantzungo dion planifikazio elektrikoa” eskatuko dio Geroa Baiko senatariak Aargersen ministroari, bai eta “lurralde bakoitzeko industriaren zamari, industria intentsiboaren presentziari edo energia berriztagarriak sortzeko gaitasunari loturiko irizpide objektiboak kontuan hartzea ere”.

    Horregatik guztiagatik, Barkosek gai hau helaraziko dio Aargerseni datorren asteartean Senatuan egingo den Gobernu kontrol saioan. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko