Itzuli

ETAren aurkako adostasun politikoa Covidaren aurkako kudeaketara heda dezaten eskatu die Koldo Martínezek alderdi maioritarioei

Talde terroristak indarkeria utzi zuela 9 urte betetzen diren egunean

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Koldo Martinez Nafarroako senatari autonomikoak gogorarazi duenez, gaur 9 urte betetzen dira ETAk indarkeria behin betiko uzten zuela iragarri zuenetik eta alderdi maioritarioek terrorismoa lehia politikotik kanpo uzteko akordioa lortu zutenetik ere. Eta pandemiaren aurkako borrokak planteatzen dituen erronkei aurre egiterako orduan adostasun bera eskatu du.

    “Gaur 9 urte bete dira ETAk indarkeriari amaiera emango ziola iragarri zuenetik -adierazi du senatariak Senatuan bertan egindako agerraldian-. Horretan Nafarroako gizartea, euskal gizartea eta Estatu osoa ere oso baturik egon ziren. ETAren desagerpena batasun horren fruitu izan zen, bai eta alderdi maioritarioek terrorismoa erabiliz politika egiteari uzteko akordioaren fruitu ere. Terrorismoaren aurkako borrokak eta Covidaren aurkako borrokak duten aldea handia izanik ere, Geroa Baitik talde guztiei eskatu nahi diegu liskar politikoari eta politika alderdikoiei amaiera eman diezaieten eta pandemia honekin amaitzeko erabaki unitario, zentzudun eta zuhurrak hartzen has daitezen behingoz”.

    “Birusa jada indartsuegia da bera bakarrik eta tamalgarria da alderdi maioritarioei esker haren eragin suntsitzailea oraindik ere handiagoa izatea. Indarkeriaren erabilera politikoari amaiera emateko iragarpenaren bederatzigarren urteurrenean umiltasun osoz egiten dugun eskaera bat”, amaitu du esanez Koldo Martínezek.

    Izena eman gure buletina jasotzeko