Itzuli

Etorkinen erregularizazio berriari buruz Barañaingo Geroa Baik antolatu duen topaketa irekiak interes handia jaso du

    Barañaingo Geroa Baik herritarrei irekitako topaketa egin zuen etorkinei eragiten dien erregulazio berria analizatzeko, udalerriko bizilagunen aldetik interes handia jasoz.

    Ekitaldiaren aurkezpen lanetan Flor González aritu zen, Barañaingo Udalean Geroa Bairen zinegotzia alegia, pertsona eta familia askori modu zuzenean eragiten dien gai bati buruz informazioa eta elkarrizketa sortzearen garrantzia nabarmenduz.

    Saioan zehar Rafael Paredesek hartu zuen hitza, atzerritartasun gaietan aditua den abokatua, honek modu praktikoan azaldu zituelarik araudi berriaren aspektu nabarmenenak. Bere hizketaldian hainbat gai azaldu zituen, hala nola erregularizazio prozesu ezberdinetara heltzeko baldintzak, etorkinek eskuratu ahal izango dituzten eskubideak eta arau aldaketa hauek haien eguneroko bizitzan izango dituzten inplikazioak.

    Topaketa formatu partehartzailean garatu zen, bertaratutako pertsonek haien galderak eta egoera zehatzak planteatzea ahalbidetuz, bai eta erregulazio berriaren aplikazioarekin zerikusia duten zalantzak argitu ere. Hartu eman honek elkarrizketa aberasgarria sortu zuen eta atzerritartasun alorrean dauden lege aldaketak hobe ulertzeko herritarren aldetik interesa dagoela frogatu zen ere.

    Barañaingo Geroa Baitik oso modu positiboan baloratu duten partaidetza eta saioan zehar agertu zen interesa, informazio eta hausnarketa guneak bultzatzen jarraitzearen garrantzia azpimarratuz, horrela gizarte informatuagoa, inklusiboagoa eta pertsona guztien eskubideen errespetuan oinarritzen dena lortzeko helburuarekin.

    Izena eman gure buletina jasotzeko