Etxebizitza babestuen promozioa bultzatzeko moduluaren eguneraketa aurreratzea proposatu dute PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu taldeek
Kostuen handitzea arintzeko eta promozioak paralizatzea ekiditeko, Gobernuak ordaintzen duenaren ehunekoa %9,9ra igotzeko Lege proposamen bat aurkeztu dute
PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu parlamentu taldeek Foru Lege proposamen bat erregistratu dute Nafarroako Parlamentuan, datorren urtarrilaren 1 baino lehen -normalean aurreko urteetan erabiltzen den data- BOP eta PTEen modulu ponderatuaren eguneraketa aurreratzeko helburuarekin, %9,9 igotzea proposatuz. Modu honetan, Ukrainako gerraren ondorioz eraikuntzaren sektoreak jasaten ari duen salneurrien gorakada arintzea bilatzen da. Urteko azken hiruhilekoan babestutako etxebizitzen promozioa ez mantsotzea da ere Lege proposamen honen helburua, urteko lehen seihilekoan islatu den beherako joera baitu sektoreak.
Parlamentu taldeek erregistratutako Foru Lege proposamenaren arabera, Nafarroan etxebizitza alorrean babestu daitezkeen ekintzei ezarri dakieken modulu ponderatua -bai salmentan bai eta zaharberritzean ere- urte hau amaitzeko falta diren hilabeteetarako eta 2023 urterako, etxebizitzako metro koadro erabilgarriko 1.456,96 eurotan finkatuko litzateke.
Moduluaren eguneraketa honekin babestutako etxebizitzen promozioa mesedetzea bilatzen da -errenta mugatuenak dituzten sektoreei etxebizitzarako eskubidea bermatzen baitie horrek- lehengaien eta material horniduraren kostuen gorakadaren testuinguruan ziurgabetasunean murgildurik dauden promotoreek, datorren urteko moduluaren berrikusketan zain haien jarduera geldiarazi ez dezaten.
Lege proposamena izenpetzen duten taldeek azaldu dutenez, “ezohiko egoera batean gaude, Ukrainako gerra dela eta bereziki, ekonomiaren sektore guztiengan baitu eragina”. Zehazki, eraikuntzaren sektorearengan eragin bikoitza izan du, bai lehengaien kostuen gorakadarekin, bai eta horietako batzuen stock faltagatik ere. Horregatik, egoeraren ezohikotasuna kontuan izanik, proposatzen da moduluaren eguneraketa aurreratzea, modu horretan babestutako etxebizitzaren promozioa mesedetzeko.
Modu paraleloan, Lege proposamenean planteatzen den BEPren moduluaren prezioaren areagotzeak etxebizitzaren prezioan eragina izatea ekiditeko konpromiso politikoa hartu dute PSN, Geroa Bai eta Podemos-Ahal Dugu parlamentu taldeek, are gehiago kontuan izanik promozio hauek errenta mugatuak dituztenei zuzendurik daudela.