Etxebizitza politika Nafarroan ezin dela egunkarietako lerroburuekin eraiki dio Geroa Baik
Koalizioaren aburuz etxebizitza berriak egitea beharrezkoa da baina planifikazio jasangarri batekin lagundu beharra dago
Pablo Azcona, Nafarroako Parlamentuan Geroa Baiko bozeramaileak, trantsizio energetikoan sakontzeko helburuarekin koalizioak Parlamentuko datorren Osoko bilkuran eztabaidatzeko eramango dituen bi ekimen aurkeztu ditu. Zehazki, mozio batek Nafarroa Green Trantsizio Ekologikorako Estrategiaren garrantzia azpimarratzen du, ingurumena, ekonomia eta gizartearen jasangarritasunaren prismarekin politika eta proiektuak garatzeko ibilbide-orria alegia. Gainera, Azconak azaldu duenez, “berriki jazotakoen aurrean nahitaezkoa da trantsizio energetikoan egokian izan direla frogatu diren laguntza eta programen jarraitasuna: hala nola Moves Plana edo energia berriztagarrien autokontsumo eta biltegiratzeko laguntzak, besteak beste”.
Bestalde, zentral nuklearrak ixteko egutegiarekin jarraitzeko ekimen bat aurkeztu du Geroa Baik, bai eta trantsizio energetikoa termino sozialetan zuzena izatea bermatzeko ere, Ongizate Estatua zalantzan jarri gabe.
Halaber, Trantsizio Energetikoaren Nafarroako Agentzia (ATENA bere gaztelaniazko sigletan) arautzen duen Foru Legeari zuzenketak aurkezteko epea gaur amaitzen dela gogorarazi du Geroa Baiko bozeramaileak. Azconak baloratu duenez, “gure subiranotasun energetikorako funtsezko tresna izango den organismo honen sorrerarako tramitazioak aurrera jarraitzen du”.
Sarrigurenen milaka etxebizitza eraikitzeko iragarpenen inguruan Geroa Baiko bozeramaileak azpimarratu duenez, “etxebizitza politika Nafarroan ezin da egunkarietako lerroburuekin eraiki”.
Eguesibarren etxebizitza berriak eraikitzea beharrezkoa dela ulertzen du Geroa Baik, baina baita ere Donapean eta Arrotxapean, eta era berean, Nafarroan dauden beste 14 proiektuak garatu beharra dagoela uste dugu ere. Baina edozein kasutan, populazio kontzentrazio handia duten guneetan, Eguesibarren kasuan bereziki, Azconak azpimarratu duenez etxebizitza berriek planifikazio jasangarri batekin lagundu behar dira, bertan bizi direnentzako edo etorkizunean biziko direnentzako dotazio, zerbitzu eta azpiegiturak bermatuz.
Beste gai batzuen artean, pasa den igandean Nafarroako industriaren alde egondako mobilizazioa aipatu nahi izan du Geroa Baiko bozeramaileak . Azconak nabarmendu duenez “Geroa Baitik aldarrikapen hauek errespetatzen ditugu, gure elkartasuna agertzen diegu eta horiekin bat egiten dugu, izan ere, Geroa Bai manifestazio horretan egon zen”.
Geroa Bai sektore industrialaren defentsan egongo dela eta eta horren aldeko apustu tinkoa egingo duela berretsi du ere bozeramaileak. “Nafarroaren datu makroekonomiko eta industrialak positiboak dira, baina Europa mailan dagoen ziurgabetasuna ezin dugu ahaztu”, azaldu du Azconak.
Pablo Azcona