Europako euroeskualdeek deseskalatzean edukiko duten paperari buruz galdegin dio Koldo Martínezek gobernuari
Exekutiboak “Estatuen arteko mugez gaindi, errealitate horien baitan irizpide homogeneoak ezartzera Europako Batzordea animatzeko aukerarik aurreikusi duen” jakin nahi du senatari autonomikoak
Europar Batasuneko kide diren Estatu askok, COVID-19aren pandemiak eragindako egoera dela eta pertsonen zirkulaziorako mugak itxi ondoren -2016/339 Erreglamendua (Schengen muga Kodea) indargabetuz-, Koldo Martínez Nafarroako senatari autonomiko eta Geroa Baiko kideak Espainiako Gobernuari galdegin dio “mugaz gaindiko komunitateak edo Euroeskualdeak eskualde propio moduan aintzat hartzera Europako Batzordea animatzeko aukera aurreikusi ote duen, modu horretan Estatuen arteko mugez gaindi, errealitate horien baitan deseskalatzerako irizpide homogeneoak ezarriz”.
Goi Ganberan erregistraturiko parlamentu ekimenaren argudiaketaren arabera, “Nafarroa Euroeskualde horietako baten funtsezko zati da, Euskal Autonomia Erkidegoak, Akitania Berriak eta Nafarroako Foru Komunitateak berak osatzen duten Euroeskualdean alegia”. “Mugak horiek itxi izana -jarraitzen du testuak-, errealitate ekonomiko, sozial eta kulturalen artean banaketa erradikala eragin du”. Halaber, “mugak itxi izanak mugaz gaindiko zirkuitu ekonomikoa eragotzi du, horien errealitateak ahaztuz bai eta Europako Parlamentuak onartutako 2004/2257 Ebazpena ere ahaztuz”.
Horregatik, “Estatuek deseskalatze aldera pausoak ematen ari dituzten une honetan”, Koldo Martínezek lau europarlamentarik Europako Batzordeari zuzenduriko galderak bere egin ditu, Espainiako Gobernuak “ Europako Batzordeari Euroeskualdeei zuzenduriko laguntza ildo espezifikoak martxan jartzea proposatzea” pentsatzen ote duen jakiteko, “modu horretan COVID-19ak eragindako ondorio ekonomiko eta enpleguaren galerei aurre egiteko helburuarekin”.
Koldo Martínez