Itzuli

Europako funtsen gobernantza lurraldeetan kudeatzera premiatu du Barkosek bestela horietako zati bat inbertitu gabe itzultzeko arriskua egongo da

“Next funtsak Mocloatik eta Pedro Sánchezek erabakitako ministerioetatik kudeatzeko gobernantza zentralizatuak ez du behar bezalako emaitzarik eduki

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak gaur Goi Ganberan ziurtatu duenez Next Generation Europako funtsen kudeaketarako gobernantza eredu aldaketa bat premiazkoa da, izan ere horien zati bat inbertitu gabe Europara itzultzeko arriskua egon daiteke.

    “2020an plana hasi zenetik horren arriskuari buruz ohartarazi dugu Geroa Baitik: Next funtsak Moncloatik eta Pedro Sánchezek erabakitako ministerioetatik kudeatzeko gobernantza zentralizatua ez zen biderik onena, ez du behar bezalako emaitzarik eduki; are gehiago, bide okerra izan zen, eta hala frogatzen da 2020an emandako 140.000 milioi eurotatik uneotan 38.000 bakarrik transferitu direla ikusita”, salatu du Barkosek, aldi berean gogoraraziz gainera “Italiak, Espainiak jasotako diru-kopuru antzekoarekin, ia 102.000 milioi euro transferitu ditu jada”.

    Horregatik guztiagatik, Next Generation funtsen inguruan Alderdi Popularrak aurkeztutako mozioaren debatearen baitan, Barkosek Gobernu zentrala premiatu du “geratzen diren bi urte eta erdietan egoera honi buelta emateko gobernantza eredua alda dezan”. “Baina ez edozein modutan, -ohartarazi du- baizik eta helburu aurrerakoi eta berdearekin modu argian lerrokaturik, helburu hori baitzegoen Next Generation UE Planaren jatorrian eta, hortaz, sektore estrategikoetan”. Horrela, Barkosek “lurraldeetako gobernantza eta trantsizio ekologiko eta digitalarekin lerrokatua” defendatu ditu.

    Zentzu honetan, Geroa Baiko senatariak “elikagaien eta energiaren industriarentzako funtsen” alde egin du, bai eta “ibilgailu elektrikoari babesa” ematearen alde ere, izan ere, eta azpimarratu duenez, “Europako industriak behar duen eraldaketaren oinarriak dira horiek eta gure industriarentzako trantsizio arrakastatsu batentzako aukera ere”.

    Azkenik, popularrek haien ekimenean planteatu duten karga burokratikoaren murrizketaren beharra elkarbanatu du Barkosek, Irujo kontseilariak “Industriaren Foru Lege proiektuarekin Nafarroan hasitako bidea” adibide moduan jarriz. Honi dagokionez Barkosek nabarmendu du Aldedi Popularraren babesa edukitzea espero duela lege hau Nafarroako Parlamentuak tramitatzerako orduan.

    Izena eman gure buletina jasotzeko