Europako funtsen kudeaketan Nafarroak profil propioarekin parte hartzea defendatu du Uxue Barkosek
Covid-19aren krisialdiari aurre egiteko Europako funtsen kudeaketan Foru Komunitatearen parte hartzeari buruzko osoko bilkura monografikoan parte hartu du Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak. Europako funtsen kudeaketan Nafarroak profil propioarekin parte hartu behar duela defendatu du Barkosek, bere sendotasunetatik eta inertziarik gabe. “Egia da Nafarroa ez dela Europako Estatu bat, baina Europako ogasunetako bat bada. Ea noiz sinesten dugun hori”, ziurtatu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Uxue Barkosen iritziz Europako funtsak lortzeko “estrategiak lehenetsi behar dira, Europaren helburu propioekin batera ongi definituriko, bideraturiko eta zuzenduriko estrategiek bakarrik ematen baitiete izateko arrazoia proiektu horiei”.
Esan duenez, “prozedimenduak argi utziko du hori” eta “honek erakutsiko du Foru Exekutiboak bere proposamenekin landutako konpilazio eta katalogoan dauden proiektuetako batzuk Europaren aldetik baiezko argia edukiko dutela eta beste batzuk ziurrekin ez dutela edukiko”.
Ildo honi jarraituz, “Nafarroak aurkezten dituen estrategia guztiak bere osotasunean ezagutzeko bidea eduki dezaten, eszenatoki guztiak erabil daitezen” eskatu du, eta mugaz gaindiko lankidetza esparruak eta Nafarroak Bruselan duen bulegoa, “Foru Komunitatearen proposamenen defentsarako eszenatoki” ere izan behar dutela adierazi du.
Bere aburuz, “aukera hau alferrik galtzea Next Generation funtsak lortzeari huts egitea da”. Eta azpimarratu duenez “baliabideak lortzera epe laburreko interesen arabera eta presaz joateak ez du ezertarako balio, ekoizpen eredu horren aldaketaren alde egiten duen estrategia defendatzea ordea bai”. Zentzu horretan, Foru Komunitateak “funts horietan Nafarroaren profil propioarekin parte hartzearen” alde egin du, “gure sendotasunekin eta gure beharrei arreta jarriz, inertziarik gabe”.
Uxue Barkos