Europar Batasuneko Kulturarteko Eskualdeen Sarean Nafarroaren partaidetzari buruzko galdera egingo dio Geroa Baik Gobernuari
Xenofobiaren aurrean inklusioaren eta aniztasunaren defentsarako Europar Batasuneko Kulturarteko Sarean Nafarroaren partaidetzari buruzko galdera egingo dio Geroa Baik Gobernuari Nafarroako Parlamentuaren hurrengo osoko bilkuran.
Blanca Regúlez Álvarez koalizioko foru parlamentariak, Nafarroa ekimen honen sortzailekide izateko Justizia eta Migrazio Politiketarako kontseilariak emandako pausoak ezagutu nahi ditu, “xenofobiaren eta gorroto diskurtsoen aurrean inklusoa eta aniztasuna defendatzen dituen Europako foroa baita”.
“Nafarroa, Bruselan egin zen sare honen fundazio saioan parte hartu zuela jakin dugu, bai eta urtea amaitu baino lehen ziurrenik Nafarroa ekimen honen baitan sartuko dela ere. Oso garrantzitsua deritzogu aurreikusten diren pausoak eta horien egutegiratzea ezagutzea”, azpimarratu du foru parlamentariak.
Regúlezen aburuz, “xenofobia elikatzen duten gorroto diskurtsoen gorakada bizi dugun une honetan, oso positiboa deritzogu Nafarroa, Gobernua buru duelarik, inklusioa eta gure gizartearen aberastasun moduan aniztasunaren defentsa sustatzea bilatzen dituzten ekimenetan parte hartzea”.