Itzuli

Euskara bizikidetzarako tresna dela aldarrikatu du Barkosek

Geroa Baiko senatariak araudiaren erreforma defendatu du Goi Ganberan Estatuko hizkuntza ofizialak modu osoan erabiltzea bermatzeko

    Uxue Barkos Uxue Barkos

    Uxue Barkos Geroa Baiko senatariak, gaur Senatuko Osoko bilkuran, erakundeetan euskararen presentzia aldarrikatu du eta Estatuan ofizialak ere diren hizkuntzak bizikidetzarako tresna direla azpimarratu du.

    Horrela, Geroa Baiko senatariak, beste formakuntzekin batera, Senatuko Araudiaren Erreforma proposamen bat defendatu du, Ganbera honetako jardueran Estatuko hizkuntza ofizialen erabilera osoa eta normalizatua bermatzeko helburuarekin.

    Era berean, Geroa Bai, Esquerra Republicana, Euskal Herria Bildu, EAJ-PNV, Junts per Catalunya, Bloque Nacionalista Galego, Compromís eta Eivissa i Formentera al Senat formakuntzek sustaturiko ekimen honen helburua zera da, katalana, euskara eta galiziera Senatuan erabiltzea debekatzeak dakarren “eskubide urraketa larria zuzentzea”, eta aldi berean, “eskualdeen ordezkaritza duen ganberan ordezkari publikoen jarduera normal eta osoa lortzea”.

    Ekimen honen eztabaidaren baitan Barkosek defendatu du “politika bizikidetzarako tresna” bihurtu behar dela eta “hizkuntzek, kulturak eta nortasunak hain zuzen ere, bide horretan laguntzen dute, bizikidetzan”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko