Itzuli

Euskarak nafarroako hezkuntza sisteman duen egoeraren gaineko eztabaida bultzatuko du Geroa Baik Parlamentuan

María Solana parlamentariak interpelazio bat erregistratu du Hezkuntzan euskarari bultzada emateko politiken diseinuaren gaineko hausnarketa egiteko helburuarekin

María Solana María Solana

Euskarak Nafarroako hezkuntza sisteman duen egoerari buruzko eztabaida bultzatuko du Geroa Baik Nafarroako Parlamentuan, bai eta etorkizunera begira euskara bultzatzeko politiken gaineko eztabaida ere. María Solana Arana parlamentariak interpelazio bat erregistratu du Ganberan, “gure hizkuntzaren geroa lantzeko helburuarekin Euskaltzaindiak datorren azaroaren 19an analisi eta hausnarketa espazio moduan egituraturik egingo dituen jardunaldien harira”.

Solanak azpimarratu duenez, “komenigarria deritzogu bai Hezkuntza Departamentuak bai eta ganberako parlamentu taldeok, Nafarroako hezkuntzan euskara bultzatzeko politiken diseinurako proposamenekin posizionamendua hartzea, bide batez Euskaltzaindiaren jardunaldietatik irtengo diren ondorioak aprobetxatuz”.

Geroa Baiko parlamentariak ziurtatu duenez, “Ganberako interpelazio horren eztabaida ,beti ere Euskaltzaindiak antolaturiko jardunaldien ondoren egingo da, hizlarien zerrenda ikusirik litekeena da bertatik gai azpimarragarri eta interesgarriak ateratzea Nafarroako hezkuntzan euskara bultzatzeko politikak diseinatzera begira, eta ezin ahaztu dezakegu 2019-2023 Legegintzaldi bizikide, parekide, berritzaile eta aurrerakoi baterako Programa Akordioan jasotako helburuetako bat dela hori”.

Izena eman gure buletina jasotzeko